Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Langraizko espetxean neurriak hartu behar dira "derrigorrez eta urgentziaz" Salhaketaren iritzian

Publizitatea

Gizartea

Espetxeetako egoera

Langraizko espetxean neurriak hartu behar dira "derrigorrez eta urgentziaz" Salhaketaren iritzian

Abendutik hona bost preso hil dira Langraizko espetxean. Salhaketaren iritzian, "eutsiezina" da espetxeetako egoera, eta beraz, "derrigorrez eta urgentziaz" neurriak hartzeko eskatu du. Langraizeko ziega eta pasillo batzuetan berogailuak ez dabiltzala, 5. moduluko komunetatik arratoiak ateratzen direla, higiene produktuak oso urriak direla, dieta desorekatua dela, eta osasun zerbitzua ez dagoela ondo salatu dute, besteak beste.

2005-07-11 / Berria

Po bakoitzaren jarraipena egiten duen gaixotasunen erregistrorik ez dagoela dio Salhaketak. Gainera, moduluetan zein enfermerian, gaixo daudenak ez daudenekin nahastuta dituztela, jakinarazi dute. Izan ere, enfermeriako egoera ez dela ona salatu dute, eta beraz, presoek nahiago dutela beraien moduluan egon. Mediku espezialistak ere ez daudela, eta gainera, mediku zerbitzua astean hiru egunetan besterik ez dagoela azaldu dute, urgentziak egon edo ez. Neurriak hartu behar direla uste du Salhaketak, bai Langaraizen eta baita gainerako espetxeetan ere, eta hartu beharreko neurriak ere proposatu ditu: Hiesa duten presoak kalera ateratzea; baldintzak betetzen ez dituzten bitartean egungo zaintza berezietako erietxe unitateak ixtea; buruko gaitzak ez sortzeko prebentzio planak egitea; gaixotasunen erregistroa osatzea; higiene produktuetan zein elikaduran dauden arazoak konpontzea eta instalazioak egokitzea; delitua egiteak drogamenpekotasunekin lotura duten kasuentzat kartzelaz kanpoko zerbitzuak sortzea; presoentzat eta funtzionarioentzat osasunerako heziketa lantzea; eta 24 ordutan lan egingo duten osasun baliabideak jartzea.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak