Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Garoñaren urteurrenean manifestaziora deitu dute, zentrala ireki ez dezaten

Publizitatea

Gizartea

zentral nuklearrak

Garoñaren urteurrenean manifestaziora deitu dute, zentrala ireki ez dezaten

Araba Garoñarik Gabe taldeak esan du eskari batzuk abiaraziko dituela Espainiako Kongresuan. Manifestazioa otsailaren 28an egingo dute.
Araba Garoñarik Gabe ekinbidearen agerraldia. /
Araba Garoñarik Gabe ekinbidearen agerraldia. / DAVID AGUILAR / EFE

2014-12-26 / Jon Rejado

Araba Garoñarik Gabe plataformako Alberto Friasek Espainiako Gobernuaren jarrera salatu du. Haren ustetan, Rajoyk "CSNren teilatuaren gainean utzi du pilota", modu horretan zentral nuklearraren irekieraren gainean "erantzukizun politikorik" ez izateko.

Horrekin batera, CSNren "neutraltasun falta" ere kritikatu du Friasek; horregatik, batzorde zientifiko bat sortzea proposatu du, prozesua ikuskatzeko. Gainera, otsailaren 28rako mobilizazioa antolatu du. Aurrerago emango dituzte deialdiaren gaineko xehetasunak.

Ekinbideak Garoña ez, Iberdrola Ez kanpaina abiatu zuen azaroan, zentral nuklearrarekin loturarik ez duten hornitzaileak kontratatzearen alde.

Publizitatea

Sortu kontua
Jon Rejado

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak