HILBERRIA

Ulrich Beck soziologoa hil da

Arrikuaren gizartea eta bigarren modernitatea kontzeptuak izan dira haren ekarpen nagusietako batzuk. 70 urte zituen.

Ulrich Beck.
Ulrich Beck.

Jon O. Urain -

2015eko urtarrilak 3

Municheko Unibertsitatean eta London School of Economics erakundean soziologia irakaslea zen Ulrich Beck (Slupsk, 1944; orduan, Alemania; 1945etik, Polonia). Modernitatea, indibidualizazioa, globalizazioa eta ekologia izan ziren bereziki, baina lan baldintzen egoera eta kosmopolitismoa aztertu zituen batez ere azken urteetan. "Kosmopolitak erroak ditu bere tradizioan, baina irekia dago besteen aurrean", esan zion BERRIAri 2011n eginiko elkarrizekta batean.

Suhrkamp argitaletxeak eman du heriotzaren berri. 1986an idatzi zuen Arriskuaren gizartea liburua, eta bertan, aztergai ditu garapen industrialak eta teknologikoak gizartearen egituraketan eragin dituzten aldaketak. 35 hizkuntzetara itzuli zen liburua.