Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Garoñaren aurkako manifestazioa egingo dute otsailaren 28an

Publizitatea

Gizartea

Gizartea

Garoñaren aurkako manifestazioa egingo dute otsailaren 28an

Araba Garoñarik Gabe taldeak egin du deialdia; 19:00etan aterako da, Andre Mari Zuriaren plazatik.
Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixtea eskatzeko manifestazio bat, Araba Garoñarik Gabe plataformak antolatuta./
Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixtea eskatzeko manifestazio bat, Araba Garoñarik Gabe plataformak antolatuta./ Raul Bogajo, Argazki Press

2015-02-17 / Berria

Santa Maria de Garoñako (Burgos) zentral nuklearra martxan jartzeko eta 2031. urtera arte irekitzeko aukeraren aurka kalera aterako da Araba Garoñarik Gabe plataforma. Zentrala berriro irekitzeko arriskuak "larrialdi egoera" ekarri duela uste dute, eta Arabako herritar zein sektore guztiei atxikimendua erakusteko eskatu diete.

Alberto Frias plataformako eledunak gogorarazi du Garoñako zentral nuklearrak 44 beteko dituela martxoaren 2an. Halaber, gogorarazi ditu zentral nuklearraren azpiegitura "zaharkitua" dagoela, eta horrek arazo tekniko ugari eragin dituela: hondakinak biltzeko andelean pilatutako lohia, erreaktorearen ontziaren pitzadurak, hozteko sisteman arazoak...

Horren guztiaren aurka, otsailaren 28an manifestazioa egingo du Araba Garoñarik Gabe taldeak. 19:00etan aterako da, Andre Mari Zuriaren plazatik.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak