Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Osakidetzako langileak, Garoña betiko ixtearen alde

Publizitatea

Gizartea

Garoņa

Osakidetzako langileak, Garoña betiko ixtearen alde

Arabako osasun arloko hainbat eragilek bat egin dute larunbateko manifestazioarekin; Santiago ospitaletik zutabe bat aterako da, Andre Mari Zuriaren plazatik ateratzen denarekin elkartzeko.
Osakidetzako langileak, Garoñaren kontrako agerraldian./
Osakidetzako langileak, Garoñaren kontrako agerraldian./ Raul Bogajo, Argazki Press

2015-02-24 / Berria

Arabako osasun arloko hainbat ordezkari Garoñako zentral nuklearraren aurkako manifestazioan izango dira. Arabako osasun arloko langileen batzarrek eta, besteak beste, Santiago ospitaleko enpresa batzordeak bat egin dute zentrala behin betiko ixteko eskatzen duen aldarriarekin.

Gaur goizean, Santiago ospitaleko kanpoaldean egindako agerraldian, gogorarazi dituzte erradiazioak osasunean dituen eragin kaltegarriak, bai gerta litezkeen balizko istripuen bitartez, baita urteen joanarekin zentralak izan dituen isurien ondorioz metatu den erradiazioaren bitartez ere. Ildo horretan, gogorarazi dute Garoña dela Espainiako Estatuko zentral zaharrena eta inguruko udalerriak gehien kutsatu dituena.

Horren aurka, hiritarrei dei egin diete larunbateko manifestazioarekin bat egiteko; Andre Mari Zuriaren plazatik aterako dea, 19:00etan. Osasun arloko langileen zutabea Santiago ospitaletik aterako da.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak