parte hartzea

Abstentzioa %48,6koa izan da Ipar Euskal Herrian

Ipar Euskal Herriko hamabi kantonamenduetako abstentzioaren ehunekoen batez bestekoa egiten bada, orotara, %48,6koa izan dela kalkula daiteke, hau da, kasik bi pertsonatik bat ez da joan bozkatzera.

Bozdun bat, goizean bozkatzen, Muskildin (Zuberoa). /
Bozdun bat, goizean bozkatzen, Muskildin (Zuberoa). / Isabelle Miquelestorena

Berria -

2015eko martxoak 22

Pirinio Atlantikoetako prefeturatik departamendu mailako abstentzioa emateko usaia dute. Aldi honetan, %47,20koa izan da departamendu mailan. Zuriak %3,44, baliogabeak %1,86. Azpimarratzekoa izan daiteke aldi honetan, beraz, banaz bestekoa Ipar Euskal Herrian departamendukoa baino handiagoa izatea.

Izan ere, Ipar Euskal Herria orain arte bozkatzen den leku bat bezala ikus zitekeen. Nahiz eta azken aldietan abstentzio handia izan Ipar Euskal Herrian ere.

Igande eguerdian ere parte hartzearen datua 2011koa baino txikiagoa zen. Orduek aurrera egin ahala orain dela lau urte baino jende gehiago joan da bozkatzera departamenduetako bozetan Pirinio Atlantikoetan, eta 17:00etarako espero baino parte hartze handiagoa izan da departamenduan.

17:00etan 2011n baino hiru puntu handiagoa zen botoa eman dutenen kopurua Pirinio Atlantikoetan, aurreikuspenak hautsiz. Eguerdirako Ipar Euskal Herriko hamabi kantonamenduetan %17,84koa zen parte hartzea, orain dela lau urteko bozetan baino ia 1,3 puntu txikiagoa.

24 ordezkari

Aurten lehen aldiz Iparraldeko hamabi kantonamenduetan batera egin dituzte Pirinioi Atlantikoko Kontseilu Nagusia aukeratzeko bozak. Kantonamendu bakoitzeko gizon eta emakume bat aukeratuko dute bigarren itzulian bozdunek (biak zerrenda berekoak); guztira, beraz, 24 ordezkari izango dira. Kontseilu Nagusiak 54 ordezkari izango ditu, Biarnon beste 30 aukeratuko baitituzte.

Lurralde erreformaren legea erabat bukatu gabe dagoenez, ordea, hautesleen artean interes falta sumatzen zuten adituek, eta ohartarazi zuten abstentzioak gora egin zezakeela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna