Bidaxune aldea, amikuze eta oztibarre

Laserre-Bruth eta Larralde-Lopepe bikoteak lehiatuko dira bigarren itzulian

Bacho eta Robert Ezkerreko independenteen bikotea gutxigatik ez da ariko hurrengo igandean.

Larralde, gaur, botoa ematen. /
Larralde, gaur, botoa ematen. / Isabelle Miquelestorena

Nora Arbelbide -

2015eko martxoak 22

Jean Jacques Lasserre eta Anne-Marie Bruth eskuineko batasunaren ordezkariek dute boz gehien jasotzen Bidaxune aldea, Amikuze eta Oztibarren kantonamenduan. 4.558 bozekin, %47,48a lortzen dute. EHBai izanen dute bere parean bigarren itzulian. EHBaiko Xabi Larralde eta Anita Lopepek 2.000 boz bildu dituzte. Hau da, balio duten bozen %20,83.

Hirugarren indar, Sauveur Bacho eta Veronique Robert ezkerreko independenteak izan dira, EH Bai-koek baino 69 boz gutxiagorekin. 1.931 boz jaso dituzte horiek, hau da, %20,11a.

Azken  iristen dira Fronte Nazionaleko Valerie Franco eta Pierre Perez 1.111 bozekin, hau da, balio duten bozen %11,57rekin. Perezek musulmanen aurkako adierazpen larriak egin ditu aste honetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna
S: