EUSKAL PRESOAK

Maiatzaren 7an erabakiko du epaileak Ibon Fernandez Iradiren auziaz

Haren kondena eteteaz gaur zen audientzia egitekoa Parisko Dei Auzitegia.

Fernandez Iradiren aldeko elkarretaratzea egin dute Baionako herriko etxearen aurrean.
Fernandez Iradiren aldeko elkarretaratzea egin dute Baionako herriko etxearen aurrean. / Isabelle Miquelestorena

Berria -

2015eko martxoak 26

Elkarizketaratzea egin dute 18:30ean Baionako herriko etxean, presoaren zigorra eten dezatela eskatzeko. Esklerosi anizkoitza du Fernandez Iradik, eta kondena etetea eskatua du, gaixotasunak espetxean okerrera egin dezakeela eta. Epaileak haren askatzearen alde egin zuen 2014ko ekainean, baina bi baldintza ezarrita: Frantzian bizitzeko duen debekua baliogabetzea eta Pirinio Atlantikoetatik kanpo bizitzea.

Iragan astean, Fernandez Iradiren osasun egoeraz eginiko hirugarren azterketaren ondorioak plazaratu zitutzen sendagileek. Ebatzi zuten bateragarria dela eritasuna eta espetxealdia. Azterketa, ordea, baldintza txarretan egin dutela salatu zuen preso eta iheslarien eskubideen aldeko Bagoaz kolektiboak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna