Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea 'Nire botoa: frackingik ez' kanpaina abiarazi dute

Publizitatea

Gizartea

Haustura hidraulikoa

'Nire botoa: frackingik ez' kanpaina abiarazi dute

Haustura hidraulikoaren aurkako taldeek maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan hautagai izango direnen "konpromiso politikoa" bildu nahi dute.
Fracking Ez taldeko kideak, kanpainaren aurkezpenean.
Fracking Ez taldeko kideak, kanpainaren aurkezpenean. Juanan Ruiz / Argazki Press

2015-04-15 / Berria

Udal eta foru hauteskundeen harira, hiru asteko kanpaina jarri dute martxan fracking-aren aurkako taldeek. Haustura hidraulikoaren aurkako borrokan indarrak batzen segitu nahi dute. Bide horretan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herrietan eta foru aldundietan hautagai izango direnei begira egin dute kanpaina hau. Agiri bat prestatu dute hautagaiek hura sinatuta fracking-aren aurkako konpromisoa erakuts dezaten.

Hainbat arrazoirengatik abiarazi du kanpaina Fracking Ez plataformak. Batetik, uste du hurrengo agintaldia "erabakigarria" izango dela haustura hidraulikoaren gaian. Hori dela eta, "garrantzitsutzat" jo du botoa eman behar duten herritarrek jakitea alderdi bakoitzaren jarrera zein den. Bestalde, gogorarazi du herri ekinaldi legegilea martxan dagoela, baina ebatzi gabe oraindik. Hori horrela, kanpainaren bultzatzaileek uste dute udalerriek eta aldundiek Eusko Jaurlaritzari presioa egiten jarraitu behar dutela, behin betiko debekua ezar dezan.

Maiatzaren 6an bukatutzat emango dute kanpaina, eta, datu guztiak batu ondoren, emaitzak aztertzeko prentsaurreko informatibo bat egingo dute maiatzaren 12an. Horrez gain, udalerri bakoitzean lortutako emaitzen berri herriz herri emango dute, bertako alkategaiek fracking-aren inguruan zer pentsatzen duten jakinda hautesleek bere botoa eman dezaten.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak