Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Mundua Erromesaldian hildako mila xiita inguru ehorzten hasi dira egunsentiarekin batera

Publizitatea

Mundua

irak

Erromesaldian hildako mila xiita inguru ehorzten hasi dira egunsentiarekin batera

Bagdadeko Erromesaldian hildako mila xiita ingururen hiletak gaur goizean hasi dituzte. Samin haundia eragin du gertakariak, eta momentuz bazterrean utzi dute Irakeko Konstituzioaren zirriborroa adosteko dagoen eztabaida.

2005-09-01 / Berria

Esentiarekin batera, hiletak egiten hasi dira, ondoren hilotzei hilerrian lur emateko. Beste familia asko, berriz, senideen bila dabiltza ospital batetik bestera. Hilotz asko izara zuriekin estalita lurrean etzanda daude, eta familiakoak banan-banan ikusten ari dira, beraien ahaideren bat egon daitekelakoan. “Ospital batean aurkitu dugu, eta orain hilerrian ehortziko dugu”, adierazi du ibaira salto eginda itota hil den mutikoaren ama Ali al Samedik. Musa al Kadim imanaren heriotza urtero milaka erromes xiitek gogoratzen dute. Erromes xiiten artean, eraso egile suizidak zeudela zihoen zurrumurru batek zabaldu zuen, antza, jendearen artean izua, eta ehunka lagunek Tigris ibaira egin zuten salto. Beste batzuk, aldiz, bultzakadan zangopilatuta edo itota hil ziren. Hildakoak 965, eta zaurituak 815 baino gehiago direla aipatu du Barne arazoetako Ministerioko idazkariordeak, eta haietatik asko egoera larrian daudela gaineratu du. “Biktimak sei ospitaletan daude, guztiak erabat beteta daude, eta oso zaila da zehaztea zenbat zauritu egon daitezken”, adierazi du idazkariordeak. Mediku iturrien arabera biktima gehienak umeak, emakumeak, eta zaharrak dira. Baian Baker Sula Barne ministroak eta Saadun al Dulaimi Defentsa arduradunak ziurtatu zuten Irakeko segurtasun indarrek erromes xiiten aurkako “eraso egite saio ugari” galarazi zituztela, atzo. Zubian gertatutako bultzakada baino bi ordu lehenago, zazpi lagun hil eta beste 40 lagun zauritu ziren, hiru morterok eztanda egin baitzuten Mussa al Kazimen mausoleoaren inguruetan. Irakeko Gerra Santurako Al Qaedaren zelula batek hartu zuen erasoa bere gain. Bestalde, Irakeko Ossun Ministerioak esan zuen 25 erromes inguru hil zirela, Al Kazim mezkitaren inguruan ezezagun batzuek eskaini zizkieten janariak edota urak pozoituta. Konstituzioaren zirriborroaren gatazka bigarren planoan Atzoko ezbehar odoltsuak bigarren plano batera pasa du sunitek, xiitek eta kurduek Irakeko Konstituzioaren zirriborroa idazteko duten gatazka. Izan ere, kurduek eta xiitek adostutako Konstituzio zirriborroa onartuko balitz, Estatu federal bat izango litzateke Irak antolatzeko eredua, eta sunitak ez datoz bat aipatu antolamenduarekin.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak