Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Errezeta feminista desdemokratizazioaren aurka

Publizitatea

Politika

MARTIN UGALDE FOROA

Errezeta feminista desdemokratizazioaren aurka

Jule Goikoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea aritu da solasean Martin Ugalde Foroan, euskal estatugintza feminista hizpide. Haren ustez, botere guneak hartu behar ditu feminismoak: "Feminismoa hegemoniko bilakatu behar da, ezin da gizarte protestetara mugatu".

2015-06-04 / Jon O. Urain

Goikoetxeak gaia jorratu zuen, besteak beste, Ondarroan eginiko Emakume Abertzaleen Topaketa Feministetan, eta idatzi izan du BERRIAn ere. Gaur Andoaingo Martin Ugalde Foroan izan da Goikoetxea, Euskal estatugintza feminista izenburuko hitzaldia ematen.

Demokrazia baino, demokratizazio eta desdemokratizazio prozesuez jardun du Goikoetxeak, eta horiek feminismoarekin lotu. "Euskal demokratizazio bat" egon dadin, esaterako, hiru baldintza aipatu ditu: erakundeek ahalmen politiko nahikoa izan behar dute erakundeonak ez diren baliabideak eta gizarte erlazioak kontrolatzeko, euskal eragileen gaitasuna beren eskaizunak artikulatzeko, eta erakundeen ahalmena eskakizunok gobernaketa prozesuan barneratzeko.

Sistema patriarkalari definizioa eman dio: "Genero-sexu sistema gizonezkoa eta maskulinitatea bikaina, eta emakumezkoa eta feminitatea desbideratze eta gabetasuna dela pentsatzen duen sistema da". Bien arteko aldea zenbat eta handiagoa, orduan eta desdemokratizazio sakonagoa, Goikoetxearen arabera: "Gero eta kapital desberdinagoak, hots, kultura maila, diru-sarrera eta prestigio diferentzia handiagoak egon klase sozio-ekonomiko, genero-sexo eta atzerritar-bertakoen artean, orduan eta des-demokratizazio sakonagoa; eta gero eta des-demokratizazio sakonagoa, orduan eta indartsuagoa patriarkatua eta kapitalismoa".

Estatugintza feministaren erronkak

Horri lotuta, bi erronka nagusi ditu estatugintza feministak, Goikoetxearen ustez: "botere guneak hartzea, intzidentzia politiko zuzena lortzea, alegia, nahitaezko bitartekari bilakatzea", eta feminismoa "estatu edo nazio mailako gaia" bilakatzea.

Zertarako hartu botere guneak? "Estatuak bakarrik inposatu dezakeelako berdintasuna eta ez badu inposatu nahi, orain gertatzen ari den moduan, orduan kontrakoa inposatzen du: diferentzia sozio-ekonomikoa, politikoa, legala, kulturala, eta horrek gizonezkoen eta emakumezkoan arteko botere eta prestigio diferentzia handiagotzen du".

Bitartekari izateko helburu horretan, sindikalgintzak XX. mendean lortutako eragin maila erdietsi behar du feminismoak, Goikoetxearen esanetan: "Feminismoa ezin da mugimendu eta gizarte protestetara mugatu, ezin du inoiz kalea utzi, kontra-botere izateari sekula ezin dio utzi baina aldi berean, feminismoa hegemonikoa bilakatu behar da".

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak