Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kultura 'Obaba' Oscar sarietan izateko hautagai

Publizitatea

Kultura

Zinema

'Obaba' Oscar sarietan izateko hautagai

Bernando Atxagaren 'Obabakoak' nobelan oinarrituta Montxo Armendarizek taxututako 'Obaba' filma Oscar sarietan izateko hautagai da, Espainiako Zinema Akademiak hala erabakita. Izan ere, Akademia horrek urtero hiru filme proposatzen ditu Hollywooden, Oscar sarietan, ingelesez eginak ez dauden lanen atalean Espainiaren ordezkari lehiatzeko. Gaur jakin da Armendarizen 'Obaba', Jose Luis Garciren 'Ninette' eta Fernando Leon de Aranoaren 'Princesas' aukeratu dituztela lehen hautaketarako.
'Obaba' filmeko kideak atzo Zinemaldiko hasiera ekitaldian. Ezkerretik hasita lehendabizikoak Montxo Armendariz zuzendaria eta Bernardo Atxaga 'Obabakoak' nobelaren idazlea dira.
'Obaba' filmeko kideak atzo Zinemaldiko hasiera ekitaldian. Ezkerretik hasita lehendabizikoak Montxo Armendariz zuzendaria eta Bernardo Atxaga 'Obabakoak' nobelaren idazlea dira. Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

2005-09-16 / Berria

Nnahi ere, Oscar sarietara iristeko bidea luzea da oraindik. Hiruko horren aukeraketa Espainiako Zinema Akademiako kideen artean egindako lehen bozketaren emaitza da. Hurrena, hiru horietako baten alde bozkatu beharko dute, eta hil honen 29an jakingo da bigarren galbahe hori igarota zein den Espainiako Akademiak proposatzen due filma. Horren ondoren, Hollywoodeko Akademiak erabaki behar du Espainiakoak proposatutakoa ingelesez eginda ez dauden filmeen atalean lehiatzeko onartzen duen. Erabaki horren berri urtarrilaren 31n jakingo da. Armendarizen 'Obaba' atzo aurkeztu zuten. Hain justu, lan horrek zabaldu du Donostiako 53. Naziorteko Zinemaldia. Gainera, sail ofizialean lehian den filmeetako bat da.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak