Erakusketa

Espainiako Gobernu ordezkaritzak Azkonaren erakusketari buruzko txostena igorri dio fiskalari

Abel Azkonaren erakusketak "erlijio sentimenduen aurkako delitua" egiten duen jakiteko txostena bidali dio Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak fiskalari. Azkonak ostiralean aurkeztu zuen erakusketako lan batean 'pederasta' hitza idatzi zuen sagaratutako ostiekin.

Abel Azkona artista artxiboko irudi batean.
Abel Azkona artista artxiboko irudi batean. Lander Fdez Arroiabe / Argazki Press

Berria -

2015eko azaroak 23

Sare sozialetan bolo-bolo ibili zen bart Abel Azkonaren azken erakusketa. Artistak norberaren eta besteen oinazearen inguruko gogoeta sustatu nahi du Desenterrados (Lurpetik ateratakoak) erakusketarekin, eta bertan ikusgai dagoen lanetako batek eztabaida bizia piztu du: 'Pederasta' hitza ostia sagaratuekin idatzia.

Azkonak azaldu zuen Iruñeko eta Madrilgo hainbat mezatan bildutako ostiekin egin duela lan hori. Espainiako abokatu kristauen elkarteak haren aurkako salaketa jarri du, "profanazioagataik".

Gainera, elkarteak Change.org-en sinadura bilketa martxan jarri du, "Bilduren udalak erakusketa berehala bertan behera uzteko", erakusketa Iruñeko Udaleko areto batean dagoelako ikusgai. Oraingoz, 46.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte.

Erreakzioak

Sare sozialetan ez ezik, Azkonaren lana gizartean oihartzun zabala izaten ari da. UPNk Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen mahaian aurkeztu du adierazpen bat artistaren lana gaitzesteko. Baina eskaria ez dute onartu ordezkariak, gainerako talde guztiek aurka bozkatut baitute, PP izan ezik.

Santos Villanueva Iruñeko artzapezpikuak deitoratu du Azkonak "sinesdunen sentiberatasunaren aurka" jo izana, eta artistaren aurkako neurri legalak aztertzen ari da. Villanuevak adierazi du "jende asko2 harremantean jartzen ari direla eurekin erakusketa deitoratzeko. "Sagaratutako forma bezalako gauza sakratu batekin jokatu du. Are gehiago, artistak mezetatik hartu dituela onartu du". Artzapezpikuaren ustez, "edozer egin daiteke, baina sinesdunen sentiberatasunari eraso gabe".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna