homofobia

Eraso homofobo bat salatzeko elkarretaratzea egin dute Bilbon

Bozeramaileen Batzordeak adierazpen baten bitartez erasoa salatzeko eskatuko dute EH Bilduk eta Udalberrik.

Arriagan egin dute elkarretaratzea./
Arriagan egin dute elkarretaratzea./ Monika del Valle/Argazki Press

Berria -

2015eko abenduak 12

Kitzikan elkarteak deituta, dozenaka lagun batu dira astearteko eraso homofoboa salatzeko elkarretaratzean, Arriaga plazan. Gainera, Bozeramaileen Batzordeak adierazpen baten bitartez erasoa salatzea eskatuko dute EH Bilduk eta Udalberrik.

"Horrelako jarrera eta erasoak salatuak, epaituak eta zigortuak izan behar dira. Zoritxarrez, gehiegitan gertatzen dira eta ez dira eraso fisikoak soilik. Hitzezko erasoak ere sarri gertatzen dira", adierazi du Bruno Zubizarreta Bilboko EH Bilduko zinegotziak erasoari buruz: "Guk hiri pluralaren aldeko apustua egiten dugu; plurala arlo kulturalean, plurala jendearen jatorrian eta plurala, baita ere, arlo sexualean". Koalizio subiranistak nabarmendu du erasoak "LGTB kolektiboaren kontrako gorroto jarrerak" daudela erakusten duela. Halaber, larri zauritutako gazteari elkartasuna helarazi dio.