Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea 'Mozal legea' Estrasburgora eramango dute

Publizitatea

Gizartea

ADIERAZPEN ASKATASUNA

'Mozal legea' Estrasburgora eramango dute

'Ahotsa.info'-k joko du auzitara, Carmen Albak bidalitako eskutitz batean oinarrituta. Legeak informazio eskubidea urratzen duela uste dute.
Mozal legearen aurkako protesta.
Mozal legearen aurkako protesta. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

2015-12-14 / Hodei Iruretagoiena

Defendatzen duena defendatu plataformak aurkeztuko du salaketa Giza Eskubideen Europako Auzitegian —Espainiako Estatuko jurista eta kazetari ugari biltzen ditu plataformak—, eta horrekin bat egingo du Mintza kultur elkarteak, Ahotsa.info-ren editoreak .

Martxoan onartu zuen Espainiako Kongresuak mozal legea. Kritikak, protestak, gaitzespenak... Zalaparta piztu zuen. Ez zen ongi etorria izan. PPren gehiengo osoarekin, ordea, irailaren 1ean jarri zen indarrean Herritarren Segurtasun Legea delakoa, baita Zigor Kode berria ere.

Salaketa aurkeztuko duen plataformak adierazi du arau horrek Europako Giza Eskubideen Ituna eta Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratzen dituela, besteak beste. Gainera, azaldu du auzia "hauteskunde eztabaidaren erdigunean" kokatu eta alderdiak posizionatzea bilatzen duela, adierazpen, iritzi, informazio, manifestazio eta biltzeko askatasuna babestea helburu.

Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak bidalitako gutun bat jaso zuen Ahotsa.info hedabideak. Aurtengo sanferminetan —uztailaren 11n— Poliziak egindako sarekada baten inguruko albistea du oinarrian oharrak. "Baimenik gabe irudiak grabatzea" egotzita, Poliziak komunikabidearen aurkako salaketa jarri zuen uztailean. Poliziaren datuak eta irudiak baimenik gabe erabiltzeagatik zehaztutako isunak 601 eta 30.000 euro artekoak dira.

Publizitatea

Sortu kontua
Hodei Iruretagoiena

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak