Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Sozialistentzat igaro ezinezko marra gorria litzateke galdeketa

Sozialistek ez dute akordiorik nahi "Espainiaren batasuna kolokan" jarriko duen inorekin; aldiz, Podemosek Kataluniari erabakitzeko eskubidea aitortzea jarri du baldintzatzat koalizio bat osatzeko. C's-ek, berriz, iragarri du Rajoyren inbestidura saioan abstenitu egingo litzatekeela, eta beste hainbeste egiteko eskatu dio PSOEri. Beraz, gobernua osatzeko ate guztiak zabalik daude oraindik.

Pablo Iglesias eta Juan Carlos Monedero, bart, Madrilen.
Pablo Iglesias eta Juan Carlos Monedero, bart, Madrilen. Luca Piergiovanni / EFE

Berria -

2015eko abenduak 21

*Normaltasunez joan da hauteskunde eguna Hego Euskal Herrian (ikusi argazkiak)

*Hasier Arraiz Sortuko presidenteak aitortu du EH Bilduren emaitza txarrak direla, baina hasitako bidean konfiantza izatea eskatu du.

*Hauteskundeak PPk irabazi ditu Madrilen, baina Ciudadanosekin ere ez luke izango gehiengo osoa, eta horrek beste aukera batzuk ireki ditu

Zuzeneko kontakizuna

20:26

Rajoy: "Gobernu egonkorra eratzeko elkarrizketak abiatuko ditut"

Espainiaren batasuna eta haren subiranotasuna. Mugarri horiek ezarri ditu Mariano Rajoyk Espainian gobernu egonkor bat eratzen hasteko. Hala, gainerako alderdi politikoekin hasiko dituen bileretan printzipio horiekin bat datozenekin egingo du aurrera negoziazioetan. PPren zuzendaritzaren bileraren ostean eman ditu azalpen horiek jarduneko presidenteak. Bere ustez, espainiarrek "ziurtasuna" eskatu dute atzoko hauteskunde egunean: "Espainiaren antolaketa instituzionalarekiko ziurtasuna, ziurtasun ekonomiko zein soziala eta, Europako Batasuneko kide izatearen ziurtasuna".

Ainhoa Oiartzabal

Ainhoa Oiartzabal

19:25

Aznar, biltzar eske

Efe berri agentziak zabaldu duenez, Jose Maria Aznarrek PPren biltzar ireki bat eskatu du gaurko bileran. Berri iturri berberen arabera, Aznar ez da aurkeztuko berriro ere PPren lider izateko.

18:38

EAJ pozik emaitzekin

"Euskadiren ahotsa izaten jarraitzen dugu Madrilen". EAJk gaur egin du zuzendaritzaren astelehenetako bilera eta pozik agertu da atzo izandako emaitzekin. Euskal herritarrek Madrilen beste politika batzuk egitearen alde bozkatu dutela uste du alderdi jeltzaleak, eta euskal gizarteak "desberdin" bozkatu duela nabarmendu du. "Hautesleen bi herenek erabakitzeko eskubidearen alde egin dute".

Atzoko emaitzek etorkizun berri bati atea zabaltzen diotelakoan dago EAJ, "akordioari eta elkarrizketari" irekia. Botoek ematen dieten legitimitatearekin, EAJk euskal erakundeek harturiko erabakiak defendatuko dituela adierazi du.

Ainhoa Oiartzabal

Ainhoa Oiartzabal

18:16

Bilera beroa Genovan

PPren zuzendaritza batzartuta dago uneotan Madrilen. Bilera beroa izango dela ondorioztatu daiteke, besteak beste, Jose Maria Aznar ari delako parte hartzen. 2011tik zuzendaritzaren bilerara joaten den lehendabiziko aldia da.

Ainhoa Oiartzabal

Ainhoa Oiartzabal

17:19

Autodeterminazioaren marra gorria

PSOEren Andaluziako buruzagi eta politika federaleko idazkari Antonio Pradasek adierazi du eurentzat igaro ezinezko marra gorri dela autodeterminazioarena. Zehazki, Kataluniaren autodeterminazioaz ari zen, Podemoseko buru Pablo Iglesiasek erreferenduma eskatu baitu Kataluniarentzat. PSOEk eta Podemosek Espainiari buruzko kontzeptu erabat desberdina dutela esan du, eta horrenbestez, bien arteko akordioa zail ikusten duela iradoki du.

Ainhoa Oiartzabal

Ainhoa Oiartzabal

16:07

Hautetsi guztiak pantaila berean

BERRIAren webgune berezian atzo Espainiako Kongresurako euskal herritarrek hautatu zituzten hautetsi guztiak datoz zerrendatuta. Herrialde bakoitzean hautatu dituztenen izen-abizenak (eta alderdia) ageri dira bertan, nor bere argazkiarekin.

Ainhoa Oiartzabal

Ainhoa Oiartzabal

15:07

Emaitzen balorazioa egin eta aurrera begira jartzeko unea da orain. EAJk, EH Bilduk, PSEk eta PPk gaur eta bihar elkartuko dira, nor bere aldetik, eman beharreko pausoak erabakitzeko. EAJk astelehenetako ohiko bilera baliatuko du horretarako. EH Bildu osatzen duten alderdietako zuzendaritzak (Sortu, EA, Aralar eta Alternatiba) gaur bilduko dira, eta bihar guztiak elkartuko dira. PSEk eta PPk ere bihar arte itxarongo dute euren balorazioak egiteko, gaur Espainia mailako zuzendaritzak bilduko direlako.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

14:41

PSOEko Antolakuntza idazkariak, Cesar Luenak, zehaztu du sozialistek Rajoyren inbestiduraren aurka bozkatuko dutela; ez du esan, baina, zer gertatuko litzatekeen PPk beste hautagai bat aurkeztuko balu: "Nik dakidala PPk Rajoy aurkeztuko du hautagai gisara, eta PSOEk ezezkoa bozkatuko die PPri eta Rajoyri".

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

14:02

Espainiako legediaren arabera, urtarrilaren 13an osatuko beharko dituzte Kongresuko mahaia eta baita diputatuen ganberako presidente berria aukeratu ere. Hortik aurrera Espainiako erregea alderdietako buruekin bilduko da, ondoren Gobernua osatzeko hautagai bat izendatzeko. Hautagai horrek gehiengo osoa lortu beharko luke Kongresuan, lehen bozketan. Bigarrenean, aldiz, nahikoa litzateke gehiengo sinplea aurrera egiteko. Bietan huts eginez gero, eta bi hilabeteko epean gobernua osatzeko gai ez bada, bozak egingo lirateke.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

13:38

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako emaitzak aztertzeko Batzorde Federalaren bilera deitu du PSOEk datorren larunbaterako.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

13:31

Emaitzen balorazioa egin du gaur Nafarroako lehendakari Uxue Barkosek. Haren esanetan, argi geratu da gizarteak aldaketaren alde jarraitzen duela, nahiz eta oraingoan boto gehienak Ahal Dugu-rentzat izan. "Aldaketaren aldeko alderdiek boto gutxi lortu izan balituzte, porrotaz hitz egin beharko genuke, baina ez da hori kasua", nabarmendu du Barkosek.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

13:14

Emaitzen balorazioa egiten ari da Podemoseko buru Pablo Iglesias. Besteak beste, alderdiaren marra gorriak zehaztu ditu: "Katalunian erreferenduma egitearen alde gaude, baina baita Espainia anitz bat eraikitzearen alde".

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

12:48

Espainiako Gorteetarako hauteskundeei buruzko saio berezia egin dute, BERRIAko zuzendari Martxelo Otamendik, eta Kristina Berasain eta Joxerra Senar kazetariek.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

12:39

Hauteskundeetako emaitzen inguruko "hausnarketa sakonagoa" egin beharra dagoela nabarmendu du Iñigo Urkullu lehendakariak, eta lehen balorazioetatik harago joateko deia egin die komunikabideei. EAJk sei diputatu eskuratu ditu Espainiako Kongresuan (2011n baino bat gehiago), baina botoak galdu ditu, batez ere, Araban.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

12:26

Geroa Baiko parlamentari Koldo Martinezek gogorarazi du atzoko bozak ez zirela maiatzekoen "bigarren itzulia" izan. "Nafarroako eskuinak kontrakoa esan arren, hauteskunde hauek ez dute zerikusirik maiatzekoekin. Hemen badugu gobernua beste hiru urte eta erdirako".

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

12:13

"Nafarroa ez da abertzalea", hori da Javier Esparza UPNko presidentearen hitzetan atzoko bozetan herritarren Nafarroako Gobernuari adierazi nahi izan diotena. Gaineratu du Esparzak Uxue Barkosen gobernua babesten ez dutenek babesten dutenak baino boto gehiago jaso dituztela. Hala da, baina, Ciudadanosen botoak aintzat hartuta soilik: 24.815. Horiek gabe azken urteetan Nafarroan erregimena babestu dutenek (UPN-PP eta PSN) 156.601 boto jaso dituzte. Aldaketaren indarrek (Ahal Dugu, EH Bildu, Geroa Bai eta Ezkerra-Orain Batera), berriz, 160.860. "Kontua Nafarroa defendatzea denean, herritarrek betikoez fidatzen dira: UPN", esan du Esparzak. 152 herrietan zerrenda bozkatuena UPN-PP izan dela nabarmendu du.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

12:05

Joseba Asiron Iruñeko alkateak aitortu du EH Bildurentzat emaitzak ez direla onak eta hausnartu egin beharko dutela gaineratu du. Koalizio abertzalearen jaitsierak arrazoi bat baino gehiago izan ditzakeela iragarri du, eta horien artean boto-emaile askok estatu mailan pentsatuz bozkatua dutela dago Asironen ustez. Iruñean bosgarren indarra izan da EH Bildu. UPN-PPk irabazi ditu bozak (%31,83), eta bigarren Ahal Dugu izan da (%22,45). Hirugarren PSN izan da (%12,71), eta Geroa Bai eta EH Bilduren artean bi botoko aldea egon da (%9,71).

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

12:02

Laugarren indarra izanik eta inkestek iragarritakoa bano askoz ere boto gutxiago lortuta, askok galtzailetzat dute Albert Riveraren C's alderdia; bera, ordea, ez da iritzi berekoa.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

12:00

Hauteskundetako emaitzek finantzetan ere izan dute eragina. Espainiako burtsak %2,68 egin du behera ireki eta minutu gutxira.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

11:53

PSOEn ere iritzi kontrajarriak. Batzuk koalizioa osatzeko elkarrizketak hastearen alde dauden bitartean; besteek nahiago dute oposizioan jarraitzea. Gaztela-Mantxako presidente Emiliano Garcia-Pageren iritziz, ez da egokia "edozein preziotan" gobernatzen saiatzea. "Ez gara saiatuko akordio konplikatuak egiten, ez eta ere adabakiak josten. Gure helburua ez da edozeren truke gobernura heltzea", ohartarazi du.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

11:45

Uneotan "aukera seguru bakarra" Alderdi Popularra dela ohartarazi du Javier Marotok.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

11:44

Espainiako Gorteetarako hauteskundeek izan dute oihartzunik nazioarteko komunikabideetan ere. Erresuma Batuko BBC kateak esaterako, Alderdi Popularraren inguruko eskandaluak eta Rajoyren gobernuak egindako murrizketak aipatzen ditu PPren gainbeheraren arrazoi gisara, eta iragartzen du asteak igaro daitezkeela koalizio gobernu sendo bat osatu ahal izateko.

Al Jazeera-n. Hemen. Alderdi Popularrak "inoizko emaitza txarrenak" izan dituela nabarmendu du Ekialde Hurbileko webguneak. "1970etik lehen aldiz bipartidismoa alde batera geratu da Espainian", dio komunikabideak.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

11:39

Espainiako Gorteetarako hauteskundeek izan dute oihartzunik nazioarteko komunikabideetan ere. Erresuma Batuko BBC kateak esaterako, Alderdi Popularraren inguruko eskandaluak eta Rajoyren gobernuak egindako murrizketak aipatzen ditu PPren gainbeheraren arrazoi gisara, eta iragartzen du asteak igaro daitezkeela koalizio gobernu sendo bat osatu ahal izateko.

Podemosen garaipena hizpide, aldiz, Al Jazeera-n. Hemen. Alderdi Popularrak "inoizko emaitza txarrenak" izan dituela nabarmendu du Ekialde Hurbileko webguneak. "1970etik lehen aldiz bipartidismoa alde batera geratu da Espainian", dio komunikabideak.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

11:26

EH Bildu, senataririk gabe

Azkenean Gipuzkoako laugarren senataria 500 botoren aldearekin erabaki da; gauean amaitu da zenbaketa. Josetxo Arrieta Ahal Duduko hautagaiak 85.060 eskuratu ditu, eta Urko Aiartza EH Bildukoak 84.565.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

11:20

Emaitza oso txarrak izan ditu UPDk atzoko bozetan eta Kongresutik kanpo geratu dira. Maneirok aitortu du hobeak espero zituztela, baina batasuna eskatu du. Bera da Eusko Legebiltzarrean UPDk duen parlamentari bakarra, eta atzoko emaitzekin ordezkaritza hori galdu egingo luke. Maneirok esan du, ordea, goizegi dela datorren urteko hauteskundeetan pentsatzeko.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

11:17

Hauteskundeetako emaitzak baloratzen ari dira zuzenean Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, Kristina Berasain Mundua saileko kazetaria eta Joxerra Senar Politika saileko kazetaria. Berasainek gogoratu du Portugalen eskuinak irabazi zituela bozak, baina ezkerreko alderdiak batu egin direla gobernatzeko. Felix Iriartek adibide hori bera dakar BERRIAren gaurko papereko edizio berezian: Portugal.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

11:14

Bitartean, Euskal Herrian alderdiek atzoko emaitzen balorazioa egin dute. EH Bilduko eledun Hasier Arraiz itxaropentsu agertu da gaur eta hurrengo bozetan "emaitzak bestelakoak" izango direla iragarri du. Horretarako, ordea, hausnarketa sakona egin beharra dagoela nabarmendu eta orain "hitz egiteko ordua" dela adierazi du.

PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak, bere alderdik, sozialisten emaitzak "Inoizko onenak" izan ez direla aitortu du, nahiz eta haren iritziz "argi geratu da" eurak direla "PPren alternatiba bakarra".

PPko Laura Garridoren iritziz, aldiz, eurei dagokie gobernua osatzea, Alderdi Popularra izan baita alderdi bozkatuena. Garridok nabarmendu du PPk eserleku bakarra galdu duela EAEn.

Lortutakoarekin pozik, berriz, Ahal Dugu-ko Bizkaiko zerrendaburua, Eduardo Maura: "Instituzioetan aldaketak egiteko ordua da. Etorkizunean erabakiak hartu ahal izango dituen herri bat eraikitzeko ordua da".

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

11:03

EH Bilduren gainbehera izan du gaur hizpide Gara-k. Kazetaren arabera, ezker abertzaleak duela lau urtetik hona bultzatutako aldaketa politikoak Ahal Duguri egin dio mesede —alderdiak Hego Euskal Herrian lortutako emaitzak horren adierazle—, koalizioari min eginez. Hala, alderdi abertzaleek gainbehera gelditu nahi badute, estrategiari buruzko hausnarketa sakona egin beharko dutela ohartarazten du egunkariak.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

10:58

Aldaketa hizpide Hego Euskal Herriko egunkarien editorialetan ere. Etorkizuna kolokan zuten duen aldaketa izan zen atzokoa Noticias de Navarra egunkariaren arabera. Kazetak nabarmentzen du Espainiako Gorteetarako bozetan Geroa Bai eta EH Bilduk atzera egin duten arren, nafarrek aldaketaren aldeko izaten jarraitzen dutela, joan den maiatzean ikusi bezala.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

10:55

Junqueras, mesfidati Podemosekin

Oriol Junqueras ERCko buruak esan du ez duela sinesten Podemosen eskutik Katalunian galdeketarik egingo denik, PP, PSOE eta Ciudadanosen "baimena" behar duelako. Are eta gehiago, esan du datozen egunetan PSOEk PP babesteko presioak jasoko dituela. Bere hitzetan egingarriago da Kataluniako alderdi independentisten galdeketa. RAC1 irrati katean galdetu diote eta PSOE, Podemos eta Unidad Popularrekin gobernu akordio batean ikusten duen ERC, eta erantzun du soilik Katalunia independizatzen ikusten duela. Espainiako alderdien ondoren ordezkaritza handiena lortu zuen alderdia izan da ERC atzoko hauteskundeetan: ia 600.000 boto eta 9 eserleku eskuratu ditu.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

10:49

Gobernua osatzeko bi aukera nagusiak jasotzen dituzte gaur egunkari eta interneteko atariek: PP-PSOE itun berri bat edota alderdi nazionalisten babesa beharko lukeen koalizio handi bat. Azken aukera horrek arnasa emango lieke Euskal Herriko, baina batez ere Kataluniako taldeei.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

10:25

PSOEko Antolakuntza idazkari Cesar Luenak iragarri du Rajoyren inbestiduraren aurka egingo dutela, "herritarrek aldaketa eskatu dutelako". Ez du, ordea, baloratu nahi izan Podemosekin gobernua osatzeko aukerarik. Azken horrek Konstituzioaren erreforma jarri du baldintzatzat, sozialistekin akordioa lortzeko. Igandeko emaitzek asko zailtzen dituzte gobernu berria osatzeko elkarrizketak. Izan ere, PPk eta C's-ek elkar hartuta ere ez lukete gehiengo osoa lortuko; eta sozialistek nazionalisten babesa berenganatu beharko lukete.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna