Zinemaldia.Cat

'Amama', 'Jai Alai Blues' eta 'Gure Sorlekuaren bila' saritu ditu Zinemaldia.CAT jaialdiak

Epaimahaiak aipamen berezia egin dio Ben Sharrocken 'Pikadero' lanari, krisia bizi duten gazteen errealitatera hurbiltzeko izan duen gaitasunagatik.

'Amama' filmak irabazi du Zinemaldia.Cat jaialdiak banatzen dituen urrezko txapeletako bat.
'Amama' filmak irabazi du Zinemaldia.Cat jaialdiak banatzen dituen urrezko txapeletako bat. Jagoba Manterola / Argazki PRess

Berria -

2016ko otsailak 22

Kataluniako Euskal Zinemaren Jaialdia edo Zinemaldia.Cat deritzona hilaren 26ra arte luzatuko den arren, bart gauean egin zuten sari banaketa Girona zineman. Bertan, hiru izan ziren urrezko txapelak eraman zituzten lanak: Asier Altunaren Amama filma, Gorka Bilbaoren Jai Alai Blues dokumenatala eta Gure Sorlekuaren Bila lana. Azken honek Euskarazko Lanik Onenari Azkue Fundazioak eskaintzen duen urrezko txapela eskaratu zuen.

Horretaz gain, aipamen berezia egin zion epaimahaiak Ben Sharrocken Pikadero lanari. Filmak krisiak jotako bikote gazte batek harremanarekin aurrera egiteko dituen arazoak kontatzen ditu, umorea bitartekari gisa erabiliz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
S: