Industria

Makina-erremintaren salmentak %7,8 igo dira 2015ean, eta beste %5 igoko dira aurten

1.475 milioiko fakturazioa izan zuen alorrak iaz, AFM patronalaren datuen arabera. Esportazio helmugen lehen lekua AEBek eskuratu dute estreinakoz (%12,6); Alemaniak (%10,4) eta Txinak (%6,7) osatzen dute podiuma.

Antxon Lopez Usoz AFMko lehendakaria eta Xabier Ortueta zuzendari nagusia.
Antxon Lopez Usoz AFMko lehendakaria eta Xabier Ortueta zuzendari nagusia. Jon Urbe / Argazki Press

Xabier Martin -

2016ko maiatzak 5

Zalantzak. Makina-erremintaren geroa mundu zabaleko merkatu guztietan dauden zalantzek baldintzatzen dute, Antxon Lopez Usoz AFM patronaleko presidenteak garbi esan duenez gaur goizean. Etorkizunerako ez dago aurreikuspen txarra, aurten ere salementek gora egingo dutela uste baitute, %5 hain zuzen. Baina AFMeko arduradunek ez dute ikusten merkatu bat bera ere erabat osasuntsu, eta hori oso kezkagarria dela diote.

Bien bitartean, 2015eko datuak uste baino hobeak gertatu dira, "urteko azken txanpan makina-erremintaren azpisektoreak aurreikusitakoa baino kopuru hobeak utzi zituelako". Hala, 1.474,2 milioi euroko salmentak izan dituzte AFMren barruan dauden enpresek, aurreko urtean baino %7,8 gehiago. Esportazioei begira, AEBen bultzada nabarmena da, eta estreinakoz lehen helmuga bilakatu da sektoreko euskal enpresentzat. Esportazio guztien %12,6 AEBetara egin dituzte; Alemania (%10,4), Txina (%6,7), Italia (%6,6) eta Portugal %6,6) datoz ondoren. Esportazioak, edonola ere, %1,9 igo dira, 1.111 milioi eurora arte. Horietatik %70 kasik makina-erremintari dagokio; beste %30 osagaiakei eta beste hainbat azpisektorei dagokie

2015eko kopuruei distira eman die barne merkatuak, pisu handia duen merkatua sektorea. "Oraindik barne merkatuak izandako urte onenetik oso behera gabiltza, %40 inguru behera, baina 2015ean %30 hazi zen makina-erremintaren merkatua, eta 2014an, berriz, %25". Antxon Lopez Usozek dio horrek haizea eman diela nazioartekotze handiegia ez duten enpresei. Horiek horrela, barne merkatua sektorearen salmenta guztien %20 dira. Hortietatik %30etik gora Euskal Herrian bertan egiten dituzte enpresek. Gainontzekoa Katalunian eta Espainian saltzen da, Madril inguruan eta Andaluziako aeronautika enpresetan, bereziki".

Zalantzak inoiz baino handiagoak izanagatik, AFMko buru Lopez Usozek %5eko hazkundea egin dutela aurreikusi du. Alde batetik, barne merkatua oraindik gehiago haziko dela uste dute eta, bestetik, 2015eko lehen seihilekoan jasotako eskariak (%12,8ko igoera) aurtengo lehen sehilekoaren salmenta onak bermatzen ditu.

Gainera, AEB geratzeko iritsi direla dirudi, eta 3. merkatu garrantzitsuena bilakatu dela berretsiko du urteak. Baina ez da 2015ean bezain beste haziko, besteak beste, hauteskunde urteak zamatuko duelako. Txina ere ez atzera ez aurrera dagoela esan du AFMko buruak argi eta garbi. "Enpresa askok inbertsio handiak egin zituzten Txinako merkatuan, baina ematen du hortxe geratuko dela, nabarmen jaitsi ondoren azken urteotan".

AFM erakundean 160 kide daude, horietatik 125 enpresak dira, %95 euskal herrikoak. 2015ean %1 inguru hazi da enplegua AFMko enpresetan, eta gaur egun 7.100 ingurukoa da. "Oso alor sustraitua gara, baina ez gara industria tradizionala, ekoizpen aurreratuaren abanguardian baikaude", argitu du Lopez Usozek. Aeronautika, energia, autogintza eta beste hainnbat alorretarakoosagaiak eta makinak egiten dituzte AFMko enpresek, baita 4.0 fabrikazioan eta fabrikazio aditiboan barneratuz ere.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna