Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Ohiturak aldatzea xede

Publizitatea

Gizartea

Euskara

Ohiturak aldatzea xede

Donostiako Egia auzoan egin bezala, euskara hutsean bizitzen ahaleginduko dira Agurainen ere, lau egunez. Euskara eguneroko esparru guztietara eraman nahi dute horren bidez.
Egitasmoaren aurkezpena.

2016-05-10 / Aitor Biain

Donostiako Egia auzoan aurrera eramandako egitasmoa oinarri hartuta, egunerokoan euskara hutsean aritzeko ahalegina egingo dute Agurainen ere (Araba). Gaur aurkeztu dute 75 ordu euskaraz Agurainen egitasmoa. "Ez da jai bat izango, ezta jardueraz beteriko lau egun ere. Lau egunez, egunerokoan, Agurainen euskaraz bizi ahal izateko ekimena da hau", azaldu dute antolatzaileek. Azaroaren 8, 9, 10 eta 11n euskara esparru guztietara eramango dute, "lehen hitza, bigarrena eta hirugarrena ere euskaraz eginda".

Herritar talde batek antolatu du egitasmoa, euskaraz bizitzeko hautua egin duen herritar talde batek, hain zuzen. Eguna iritsi bitartean, herritarrak "aktibatzeko eta ahalduntzeko" ekintzak antolatuko dituzte. Besteak beste, ikastaroak egingo dituzte, "edonon eta edonorekin euskaraz egitean eroso sentitzeko". "Ohitura linguistikoak aldatu nahi ditugu", adierazi dute. Guztira 200 bat norbanako bildu nahi dituzte, eta 150 kolektibo, denda, lantegi eta bestelakoren parte hartzea lortu.

Euskararen erabilera bultzatu nahi dute herrian. Izan ere, Agurainen herritarren ia erdiak dira euskaldun edo ia euskaldun. Erabileraren datuak, berriz, "oso baxuak dira" antolatzaileen esanetan. Hor eragin nahi dute.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak