Hizkuntz normalizazioa

Euskararen Eguna da gaurkoa

Eusko Ikaskuntzaren ekimena izan zen abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Egun izendatzea. Zehazki, 1948an Baionako batzarrean hartutakoa. Denbora asko igaro da ordutik, baina oraindik euskarak bultzada handien beharrean segitzen du. Gaur hainbat ekitaldi egingo dira egun hori dela eta, baina handienak atzo egin ziren: Bilboko Erakustazoka zaharrean ekitaldi ofiziala egin zen, agintari ugari han zirela. Eusko Legebiltzarrak, berriz, deklarazio instituzionala onartu zuen euskararen aldeko konpromisoa bereganatuz.

Berria -

2005eko abenduak 3
Esan bezala, gaur ere izango dira ekitaldiak. Esate baterako, Bilboko Plaza Barrian euskara ardatz duen jaia egingo da egunean zehar. =i Gure artean euskaraz =i jartzen duten eskuturrekoak ere banatuko dituzte. Athleticeko jokalariek, berriz, euskararen aldeko pankarta aterako dute gaurko partidaren hasieran.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna