Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Bost urteko bidaiaren ostean, heldu da 'Juno'

Publizitatea

Gizartea

Zientzia

Bost urteko bidaiaren ostean, heldu da 'Juno'

Goizaldean iritsi da Jupiterren orbitara eguzki argiz mugitzen den espazio zunda hori. Planeta hartara gehien hurbildu den ibilgailua da NASAk bidalitakoa.
'Juno' espazio zunda da Jupiterrera gehien gerturatu den ontzia.
'Juno' espazio zunda da Jupiterrera gehien gerturatu den ontzia. / NASA

2016-07-05 / Berria

"NASAk inoiz egindako lorpenik zailena izan da hau". Halaxe deskribatu du Juno zundak egindakoa misioko arduradun Scott Boltonek. Izan ere, bost urteko bidaia luzearen ostean, eguzki argiz dabilen espazioko satelitea beste edozein ibilgailu baino gehiago gerturatu da Jupiterren orbitara.

Goizaldekoa, hala ere, ez da Juno-k gainditzen duen lehen muga. Izan ere, eguzki indarrez bultzatutako espazio zunden artean urrunen heldu dena bilakatu zen urtarrilean. Dena den, misioa ez da hasi besterik egin. Datozen hogei hilabeteetan, 37 itzuli emango dizkio Jupiterren orbitari, haren garapena eta eguzki sistemaren sorrera hobeto ulertzeko irudiak bildu ahal izateko. Horretarako, hamalau egunetik behin planetaren gainaldeko lainoetara hurbilduko da zunda, argazkiak ateratzeko.

Misioa amaitutakoan —2018ko otsailean— planeta jo eta suntsitzeko programatuta dago zunda.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak