INDARKERIA MATXISTA

Sexu eraso bat ikertzen ari da Gasteizko Udaltzaingoa

Malagatik Bilbora zihoan autobus batean, 45 urteko gizonezko batek ukituak egin zizkiola salatu du 19 urteko emakume batek.

Berria -

2016ko abuztuak 5

Malagakoa (Espainia) da biktima, eta hiri horretatik Bilborako bidean zihoan autobus batean gertatu da erasoa. Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, abuztuaren 3an gertatu zen erasoa, goizaldeko bostak aldera; ordu horretan, Kordoban gelditu zen autobusa, eta bidaiari gehiago sartu ziren. Gizonezko bat eseri zen emakumearen ondoan, eta hura ukitzen hasi zen.

Gertatutakoaren berri eman zion biktimak gidariari. Gasteizera iristean, autobusetik jaitsi eta salaketa aurkeztu zuen. Gizona Bilbon gelditu zen, eta bertako Udaltzaingoak sexu abusu delitu bat egotzi dio.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna