Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Sanjurjo, matxinadako buruzagi

Publizitatea

Soslaia

Sanjurjo, matxinadako buruzagi

 

2016-11-10 / Arantxa Elizegi

1872an jaio zen, Iruñean, eta Kuban hasi zuen karrera militarra. Hura amaitutakoan, berriz, Espainiara itzuli zen, eta handik Marokora bidali zuten, hango kolonietara. Han egindako lanagatik sari ugari eman zizkioten, baita Zaragozako gobernadore militar izendatu ere. Ordea, Miguel Primo de Riverak estatu kolpea eman zuenean, 1923ko irailean, babesa agertu zion.

Primo de Riverak Afrika iparraldean Espainiak zeuzkan kolonietako agintari goren izendatu zuen Sanjurjo 1925ean. Guardia Zibileko zuzendari nagusi egin zuten 1928an.

Errepublika aldarrikatu zutenean, agintari berriekiko leialtasuna erakutsi zuen hasieran. Baina gobernu berriaren hainbat erabaki ez ziren haren gustukoak izan, besteak beste, armadan egin asmo zituzten murrizketak, eta estatu kolpea jo zuen 1932ko abuztuaren 10ean Sevillan (Espainia). Huts egin zuen, eta, hasieran bizi guztirako preso sartu bazuten ere, 1933an amnistiatu egin zuten, armadara ez itzultzeko baldintzapean.

Portugalera joan zen, eta handik parte hartu zuen 36ko Emilio Mola jeneralak zuzendutako kolpean. Kolpisten organigraman, Sanjurjo ageri zen matxinadako buruzagi nagusi gisa, izan ere, prestigiozko buruzagitzat zuten askok, eta ikuspuntu desberdinak batu zitzakeela uste zute. Buruzagitza hori eskuratzekotan abiatu zen hegazkinez Estorildik (Portugal) uztailaren 20an. Burgosko (Espainia) bidea hartu zuen, baina hegazkinak istripua izan zuen, eta han hil zen Sanjurjo.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak