Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Inoizko CO2 gehien dago atmosferan

Publizitatea

Gizartea

Klima aldaketa

Inoizko CO2 gehien dago atmosferan

Meteorologiaren Munduko Erakundeak iragarri du CO2 kontzentrazioak milioiko 400 parteren langa gainditu duela, historian lehen aldiz.
Fabrika baten tximinia ketan.
Fabrika baten tximinia ketan.

2016-10-24 / Berria

2015ean beste errekor bat gainditu du berotegi efektuko gasen pilaketak. Izan ere, industria aurreko arotik lehen aldiz, CO2 metaketa milioiko 400 parterena baino handiagoa da atmosferan. Meteorologia erakundeak urtero egiten du neurketa hori, eta txosten baten bidez jakinarazten ditu datuak. Industria aurreko aroan, milioiko 278 parterena zen CO2 kontzentrazioa atmosferan, eta orain arte sekula ez du gainditu 400 parteren langa. Belaunaldi askotan ez da hortik jaitsiko gainera, Munduko Meteorologia Erakundeak egindako iragarpenaren arabera.

Mauna Loan (Hawai) duen ikerketa gunean jasotzen ditu datuak erakundeak. Eman dituen azalpenen arabera, 'El Niño' fenomenoak eragina izan du CO2 pilaketaren hazkundean. Izan ere, fenomeno horrek ekarritako beroaldiaren ondorioz, lehorte eta sute larriak gertatu dira hainbat eskualdetan, eta horrek gutxitu du CO2 kopurua xurgatzeko basoek duten berezko gaitasuna. Meteorologia erakundearen arabera, 1990etik 2015era %37 handitu da klima berotzeak dakarren "indartze erradiatiboa". Hain zuzen ere, industria eta nekazaritza ustiaketen ondorioz sortutako karbono dioxidoa, metanoa eta oxido nitrosoaren atmosferaratzeak eragiten du prozesu hori.

Ohar bat ere egin du: "CO2 isurketei galga jarri ezean, ezingo diogu aurre egin klima aldaketari, ez eta tenperaturen berotzea gehienez bi gradu bitartekoa izatea lortu".

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak