Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Euskara, Mexikon, hizkuntzen duintasuna aldarrikatzeko kanpaina batean

Publizitatea

Gizartea

Hizkuntza

Euskara, Mexikon, hizkuntzen duintasuna aldarrikatzeko kanpaina batean

Denak dira hizkuntzak kanpainak indigenen hizkuntzak gutxiesteko asmoz haiei dialekto deitzea salatzen du. Munduko hizkuntzen zerrenda osatzen dute, hainbat hizkuntzatan, eta tartean dago euskara ere.

2016-11-28 / Oihana Elduaien Uranga

Indigenen hizkuntzak ez direla besteak baino gutxiago aldarrikatzeko kanpaina abiatu dute Mexikon. Helburu argia du kanpainak, hizkuntza guztiak parekatzea, eta bereziki, indigenen hizkuntzek duten desprestigioa gainditzea.

Denak dira hizkuntzak kanpainaren barnean afixak jarri dituzte kalean, eta haietan hizkuntzen zerrenda ageri da; zerrenda horretan, euskara. Hala ikusten da Ander Izagirrek txio batean jasotako argazkian.

Webgune bat ere jarri dute sarean, eta han agertzen dira kanpainaren nondik norakoak. "Berdintasuna izenetik hasten delako; hizkuntza denak hizkuntza deitzen dira", dio.

Hona hemen kanpainako bideoa:

Publizitatea

Sortu kontua
Oihana Elduaien Uranga

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak