Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Sindikatuek "goizegi" eta "eskas" iritzi diote Jaurlaritzak proposatutako 818 lanpostuko LEPari

Publizitatea

Gizartea

Hezkuntza

Sindikatuek "goizegi" eta "eskas" iritzi diote Jaurlaritzak proposatutako 818 lanpostuko LEPari

Goizean egin du proposamena Hezkuntza Sailak, sindikatuekin izandako bileran. Datorren urteko ekainean izango litzateke azterketa. Lanbide Heziketako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko irakasle postuak dira.

2016-12-23 / Ibai Maruri Bilbao

CCOO izan da bileratik "baikor" irten den sindikatu bakarra. LABek eta Steilasek "goizegi" iritzi diote datorren urteko ekainari. Uste dute irakasleek ez dutela prestatzeko astirik izango. "Presaz eta planifikazio gabe" jokatu izana egotzi diote Cristina Uriarteren sailari.

Sindikatuek salatu dute ez duela konponduko hezkuntza arloko behin-behinekotasun tasa altua. %37koa dela esan du ELAk; %30ekoa, UGTk. Ezta irakasle falta ere. "Eskas" geratuko dela ohartarazi dute.

 

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea