Euskal presoak

Arantza Zuluetaren egoera salatuko dute larunbatean, manifestazio batean

Euskal presoen abokatuak hiru urte darama bakartuta Puerto de Santamariako espetxean (Cadiz, Espainia).

Arantza Zulueta, 2014ko urtarrilaren 9an, atxilotu zuten egunean /
Arantza Zulueta, 2014ko urtarrilaren 9an, atxilotu zuten egunean / Luis Jauregialtzo (Argazki Press)

Berria -

2017ko urtarrilak 3

Bilboko Areatzatik abiatuko da martxa, 18:00etan. Abokatuaren askatasuna galdegiteko sortutako plataformak egin du deia.

2014ko urtarrilean atxilotu zuten Zulueta, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren eta euskal gizartearen arteko bitartekari lana egiteko sortu zen talde bateko gainontzeko kideekin batera. Operazio hartatik espetxean jarraitzen duen bakarra da. Hainbatean egin du epaiketa egin bitartetan behin behinean aske uzteko eskaera —azkena, iazko urrian—.

Bakarturik egon da preso daraman denbora guztian: egunean ziega barruan 20 ordu ematen ditu. Bere egoera salatzeko, azken boladan ugaritu egin dira protestak eta ekinbideak. Alderdi politiko eta sindikatuekin bilerak egin dituzte plataformako kideek; besteak beste, EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Geroa Bai, Ahal Dugu, Izquierda Ezkerra, Ganemos-Goazen, ELA, LAB, CCOO eta mugimendu feministako kideekin.