Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Giza Eskubideen Estrasburgoko Epaitegian da sakabanaketaren aurkako lehen eskaera

Publizitatea

Politika

euskal presoak

Giza Eskubideen Estrasburgoko Epaitegian da sakabanaketaren aurkako lehen eskaera

Josetxo Arizkurenen kasua izan da Giza Eskubideen Europako Epaitegira eraman duten aurrenekoa. Familia bizitzarako eskubidea da argudio nagusia.
Josetxo Arizkuren Ruiz, 2013an epaiketan batean, Espainiako Auzitegi Nazionalean. /
Josetxo Arizkuren Ruiz, 2013an epaiketan batean, Espainiako Auzitegi Nazionalean. / Chema Moya, EFE

2017-01-09 / Hodei Iruretagoiena

Iritsi da Estrasburgora 2013ko abenduko agiriarekin EPPK-k hasitako bidea. Multzoka, Euskal Herriratzeko banakako eskaerak egingo zituztela iragarri zuten, eta gaitz larriak dituztenek eta 70 urtetik gorakoek —hamasei preso inguru ziren orduan— egin zituzten hurbiltzeko lehen eskaerak, 2014ko martxoan.

Horietako bat zen Josetxo Arizkurenena (Iruñea, 1958); Espainiako auzitegietako ibilbidea agortuta —ekainean ukatu zuen eskaera Auzitegi Konstituzionalak; tramiterako ere ez zuen onartu—, joan den abenduaren 23an sartu zuten Giza Eskubideen Europako Epaitegian haren eskaera, Amaia Izko abokatuak BERRIAri jakinarazi dionez.

1999an atxilotu zuten Arizkuren, Parisen, eta preso eduki duten geroztik. Kardiopatia iskemiko larria du, eta horregatik zegoen eskaerak egiteko lehen multzoan. Iazko ekainean, A Lamako (Galizia) kartzelatik Murtziakora (Espainia) aldatu zuten, eta senideek kezka agertu zuten, lehen ere beste preso batek salatu baitzuen han ez ziotela eman osasun arreta egokirik.

Familia bizitzarako eskubidea

Presoak beren ingurunetik urrun izateak familia bizitzarako eskubidea urratzen duela argudiatu dute abokatuek Estrasburgon sartutako eskaeran. Besteak beste, zailtasunak dakartzalako bisitetarako eta gainerako harreman bideetarako. "Sakabanaketarekin gauza gehiago urratzen dira, baina Estrasburgora joateko indar egin behar zen Giza Eskubideen Europako Konbentzioak dioenean, eta hor argi dago jasoa familia bizitzarako eskubidea".

Europako auzitegiak esan beharko du orain eskaera tramiterako onartzen duen edo ez. "Hilabete batzuk" pasa litezke ordurako, Izkoren esanetan. Epe motzean kasu gehiago ere eramango dituzte Estrasburgora, abokatuak aurreikusi duenez, beste batzuk ere ebaztear daudelako Auzitegi Konstituzionalean.

 

Publizitatea

Sortu kontua
Hodei Iruretagoiena

Informazio osagarria

Publizitatea