Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Bizigiro Angels Barcelo kazetariari emango diote Urrezko Danborra

Publizitatea

Bizigiro

SAN SEBASTIANAK

Angels Barcelo kazetariari emango diote Urrezko Danborra

Eneko Goia Donostiako alkateak adierazi du Barcelok "gertutasun" eta "maitasun" berezia duela hiriarekiko.
Angels Barcelo kazetaria
Angels Barcelo kazetaria Efe

2017-01-09 / Urtzi Urkizu

Hilaren 20an ospatuko dute San Sebastian eguna Gipuzkoako hiriburuan, eta Urrezko Danborra Angels Barcelo (Bartzelona, 1963) irrati esatariak jasoko du. Gaur jakinarazi du saria Donostiako alkateak. Urrezko Danborra jasotzeko hautagaien artean zeuden, besteak beste, Richard Oribe igerilaria, Maialen Chorraut piraguista eta Amaia Montero kantaria.

Barcelok 1983. urtean hasi zuen kazetaritza ibilbidea, Catalunya Radio irratiko albistegietan. Handik gutxira, TV3 katalanezko kateko albistegiak aurkezteari ekin zion. Gaueko albistegiko editorea ere izan zen. Kate berean, 'Angels de nit' elkarrizketa saioa aurkeztu zuen. 1997tik 2005era, bestalde, Tele5 kate pribatuko albistegietan aritu zen, aurkezle eta editore. 2005. urtean, SER irratiak fitxatu zuen Barcelo, eta 'A vivir son dos días' asteburuetako magazina gidatzeari ekin zion. 2008an, berriz, 'Hora 25' informazio magazina aurkezten hasi zen, eta horretan aritu da azkeneko bederatzi urteetan. Canal+ eta Discovery Max telebista kateetan ere aurkeztu ditu saioak.

 

Publizitatea

Sortu kontua
Urtzi Urkizu

Publizitatea