Transexualitatea

Chrysallis elkartearen irudi bat zentsuratu du Facebookek

Haur transexualen errealitatea ezagutarazteko kanpaina abiatu zuen elkarteak, atzo, eta kanpainarako erabilitako irudia zentsuratu egin dio Facebookek.

Zentsuratu duten irudia.
Zentsuratu duten irudia. @ChrysallisEH

Berria -

2017ko urtarrilak 10

"Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak" leloarekin abiatu du kanpaina Chrysallis Euskal Herria elkarteak, haur transexualen errealitatea ezagutarazteko asmoz. Besteak beste afixak jarri dituzte Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko autobus markesetan.

Gero heldu izango diren haur transexualen bizitza kalitatea eta zoriontasuna "gizartearen ulermenaren menpe" dago, elkartearen arabera, eta gizartearen ulermena lantzeko asmoz abiatu dute kanpaina.

Elkarteak berak salatu du Facebooken zentsura.