Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Urrezko Danborra Angels Barcelo kazetariari ematearen aurka agertu da oposizioa

Publizitatea

Gizartea

SAN SEBASTIANAK

Urrezko Danborra Angels Barcelo kazetariari ematearen aurka agertu da oposizioa

EH Bilduk ohartarazi dio udal gobernuari herritarrak ez datozela bat erabakiarekin.
Angels Barcelo kazetaria proposatu dute Donostian Urrezko Danborra jasotzeko.
Angels Barcelo kazetaria proposatu dute Donostian Urrezko Danborra jasotzeko. / EFE

2017-01-10 / Berria

Donostia hiriak ematen duen sari nagusia, Urrezko Danborra, Angels Barcelo kazetariari emateak kritika oldea eragin du. EH Bilduk, Irabazik eta PPk iragarri dute ez dutela proposamena babestuko.

EH Bilduko eledun Amaia Almirallek salatu du "ulertezina" dela udalak hartutako erabakia. "Ez dugu zalantzan jartzen Barceloren profesionaltasuna, baina herritarrek ez dute ulertzen zer zerikusi duen hark Urrezko Danborraren esan nahiarekin. Ez dugu uste Donostian bi irratsaio egin izana nahikoa denik halako sari bat jasotzeko". Izan ere, hori izan da hari saria emateko arrazoietako bat.

Irabaziko Loic Alejandro zinegotziak ere gogor jo du alkatetzaren prooposamenaren aurka. Haiek Alicia Amatriain dantzari gipuzkoarraren izena aurkeztu zuten sari hori bera jasotzeko, zeinak iaz Benois saria jaso zuen egindako lanagatik. "Urrezko Danborraren helburua ez da Donostia ezagun egitea. Herritarrentzat hiri honek eman dezakeen sari garrantzitsuena da".

Alejandrok Ernesto Gasco alkateordeak esandakoei egin die erreferentzia. Izan ere, azken horrek defendatu egin du udal gobernuak hartutako erabakia, argudiatuz sariaren helburua ez dela donostiarren merezimenduak txalotzea, "hiriaren izean zabaltzea" baizik. Haren iritziz, hiria gustoko duen pertsona bat aukeratu izanak sariaren helburuak betetzen ditu, "gainera katalana da eta irratsaioa egiten du Madrilen; hiruki hori interesatzen zitzaigun"

Barceloz gain, Urrezko Danborra jasotzeko hautagaien artean zeuden, besteak beste, Richard Oribe igerilaria, Maialen Chorraut piraguista eta Amaia Montero kantaria.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak