Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Mundua "Egin genuen; egin dezakegu"

Publizitatea

Mundua

AEBak

"Egin genuen; egin dezakegu"

Demokraziaren oinarrien garrantziaz hitz egin du Barack Obamak azken diskurtsoan. Ohartarazpena egin du elkartasuna eta aniztasuna direla AEBen printzipio nagusiak.
Barack Obama, bart, agur hitzaldia eman aurretik.
Barack Obama, bart, agur hitzaldia eman aurretik. Kamil Krzaczynsi / EFE

Ez da duela zortzi urteko Chicago izan, garai hartako Obama ere ez, ezta herritar itxaropentsu haiek ere. Bi legealditako zama eta ondorengoaren arriskua gainean duela hitz egin du AEBetako presidente gisara eman duen azken diskurtsoan —jendetza elkartu da—, baina ohiko balioei egin die aipamena, eta haiei eusteko antolatzen jarraitzeko deia egin du. Donald Trumpen legealdi berrian adi egoteko eskatu du, izan ere, hark defendatzen dituenek arriskuan jar bailitzakete justizia, berdintasuna eta aniztasuna. Horregatik, herritar guztiei ohartarazi die —adin ertaineko zuriei, batez ere— beldurra dela arrisku handiena gizarte bat gelditzeko eta ezberdintasunak areagotzeko.

Obamak agur esatean, hasierakora itzuli da, duela zortzi urteko diskurtsoetan zabaltzen zuen mezura: "Yes, we can", baina hau erantsi dio, bertsio dramatikoagoa eginez: "Eskatzen dizuet ez dezazuela fedea galdu aldatzeko daukazuen gaitasunean. Egin dezakegu, egin genuen, eta egin dezakegu".

Amore ez emateko eskaera eginez agurtu da Obama, eta, mobilizatzera dei eginez, bi legealditan defendatu dituen balioen alde egin du: berdintasuna, askatasuna eta aniztasunaren errespetua.

Izan ere, Obamaren ustez, demokrazia "mehatxatuta" dago hainbat frontetatik; "Handituz doa ezberdintasuna, aldaketa demografikoak… Nola erantzun erronka horiei". Horretarako hitzarmen sozial bat proposatu du, "ez baita nahikoa lortu dugun garapen guztia: banaketa areagotu egingo da ez baditugu aukerak pertsona guztientzat sortzen".

Atzera begira aritu da Obama, egin dituenak aipatuz eta egiteko geratu direnez, baina batez ere aurrera begiratu du, eta herritarrei eskatu die ez daitezela etxean gera; Donald Trumpek egin nahi dituenak onar ez ditzatela besterik gabe. "AEBak nabarmendu dira aurrera egiteko mugimenduagatik eta jendea hartzeko gaitasunagatik. Gu denon esku dago gobernuak lagundu dezan aurrean ditugun erronkak gainditzen. Gutako bakoitzari dagokigu gure demokraziaren zaindari izatea"

Aniztasunaren aldarria ere egin du Obamak: "Beltzak eta beste gutxiengo batzuk, errefuxiatuak, immigranteak, nekazari pobreak, transexualak eta adin ertaineko gizon zuriak: kanpotik begira abantaila guztiak dituela dirudi, baina aldaketa ekonomikoa, kulturala eta teknologikoa ere jasan ditu.

Denborak aldatuz doaz, eta aldaketa horri beldur izatea arriskutsuagoa dela uste du Obamak: "Bonba-auto bat edo misil bat edukitzea baino arriskutsuagoa da gure demokraziarentzat aldaketari beldurra edukitzea. Ezberdin hitz egin edo errezatzen duten pertsonei beldurra, pentsamendu libreari…".

 

Publizitatea

Sortu kontua
Amagoia Mujika Tolaretxipi

Informazio osagarria

Publizitatea