Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Europako Parlamentuan izan dira Gure Esku Dago-ko kideak

Publizitatea

Politika

Erabakitzeko eskubidea

Europako Parlamentuan izan dira Gure Esku Dago-ko kideak

Aditu eta parlamentari zenbaitekin batera, Gure Esku Dago-ko Angel Oiarbidek parte hartu du Autodeterminazioa Europako Batasunean. Erabakitzeko eskubidea izeneko jardunaldietan.
Jardunaldietako irudi bat. /
Jardunaldietako irudi bat. / Jon Olaro

2017-01-11 / Jon O. Urain

Lau talde parlamentaiotako diputatuek antolatuta jardunaldiak egin dituzte Bruselan, eta han, 200 bat lagunen aurrean hitza hartu du Angel Oiarbidek. Han esan du Gure Esku Dagoren xedea dela herritarrek “sentitzea elkarrekin egitera iritsi daitezkeena”

2015ean ere egin zituzten Bruselan antzeko jardunaldi batzuk, baina aurtengoek "indar handiagoa" dutela uste duela esan zion Oiarbidek, joan aurretik BERRIAri. Izan ere, nazio gehiagotako ordezkariek hartu dute parte gaur —galesek, irlandarrek, flandriarrek, katalanek eta euskal herritarrek—, eta talde politiko gehiago inplikatu dira. Euskal Herritik, tarte bana izan dute Izaskun Bilbao (EAJ) eta Josu Juaristi (EH Bildu) parlamentariek.

Bi atal nagusi izan ditu egitarauak. Batetik, erabakitzeko eskubidearen inguruko teoria aztertu dute. Atal horren barruan hartu du hitza Zuzenbideko doktore Juanjo Alvarezek, beste zenbait hizlariren artean. Autodeterminaziorako eskubidea eta EB barne zabalkundearen aurrean izeneko hitzaldia eman du EHUko katedradunak. “Bizitzan, antolaketa juridiko bat behar da, baina legeek gizartearen alde jokatu behar dute, ezin dira corse bat izan. Egokitu egin behar dira”, esan du.

Bigarren atalean, besteak beste, Gure Esku Dago-n jarri dute arreta. Beren ibilbideari errepasoa eman dio Oiarbidek, eta gero azaldu du, Gure Esku Dagok "iraungitze data" duela. EBrentzako mezua ere eman du: “Erabakitzen dena errespetatu soilik ez, bide eman behar dio EBk. (...) Europako kalitate demokratikoari egin diezaiokegun ekarpen handiena gure herrietan demokrazian sakontzea da”.

 

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea