Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Ekonomia Bizkaiko metalak 1.000 lanpostu sortuko ditu 2017an

Publizitatea

Ekonomia

Ekonomia

Bizkaiko metalak 1.000 lanpostu sortuko ditu 2017an

FVEM sektoreko patronalaren arabera, 2016. urtea %0,4ko hazkundearekin itxi du eta 800 lanpostu sortu ditu

Lehengo lepotik burua joango da Bizkaiko metalean aurten. FVEM patronalak sektoreko enpresei egindako galdeketaren ondoren, ondorio hori atera dute: 2017. urtea 2016aren ildotik joango dela. Edozein modutan, pasa den urtean baino "zerbait baikorragoak" dira metalaren sektoreko lantegiak, eta horrek 1.000 lanpostu berri sortuko lituzke aurreikuspenen arabera. Pasa den urtean 800 langile berri kontratatu zituzten sektoreko enpresek, beraz, baikortasuna ildo horretatik joan daiteke. Une honetan metala da Bizkaiko sektorerik garrantzitsuena 48.000 langilerekin.

Pasa den urtea, ordea, ez da erraza izan. Horren lekuko izan daiteke ACBko geldialdiak, edo Sidenorreko lan erregulazio espedientea. %0,4ko hazkundea izan zuen sektoreak, baina EAEn sektoreak izan zuen igoeratik urrun: %3 hazi zen erkidego mailan. Alde nabarmena dago bien artean, baina Jose Luis Lopez Gil FVEMeko presidenteak horren arrazoiak eman ditu: "Siderurgiarentzako eta ekipamendu ondasun elektrikoak ekoizten dituzten enpresentzat urte txarra izan da, eta horiek pisu handia daukate Bizkaiko metalgintzan". Ontziola eta material elektronikoen lantegientzat, ordea, urte ona izan da.

Datorren urtea, ordea, begi hobez ikusten du Lopez Gilek, siderurgia goranzko bidean dagoelako. ACB hilean 15.000 tonelada ekoiztetik 30.000 toneladara igaroko da epe laburrean, "altzairuaren prezioaren igoeraren ondorioz, eta produktu txinatarrei jarritako arantzelen ondorioz". Horrek hobetu dezake urtea, bere ustez. FVEMek bere 200 bazkideei galdetu die urtea nolakoa aurreikusten duten, eta %60ak urtea berdintsu joango dela esan dute, eta %31k hobera egingo duela. Horregatik, hobekuntza apala izatea esperod du patronalak.

Lopez Gilek, bestalde, 2011 urtetik berritu gabe dagoen lan ituna berritzeko jarrera erakutsi du. Zentzu horretan sindikatu eta patronalak abiatu duten akordio interprofesionalaren negoziazioan itxaropena dauka. "Akordio horrek zentzua izan dezan itunak negoziatu behar dira". Horregatik, egiturazko akordioa lortu ostean sektoreko ituna negoziatzen hasteko aukerak egon badaudela uste du.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak