Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea EHUk “autonomia, konfiantza eta babesa” nahi ditu, geroari heltzeko

Publizitatea

Gizartea

Gizartea

EHUk “autonomia, konfiantza eta babesa” nahi ditu, geroari heltzeko

Nekane Balluerka EHUko errektore karguaz jabetu da. Hiru ardatzetan laburbildu ditu bere agintaldirako asmoak: internazionalizazioa, enpresekiko elkarlana eta ikerketa.
Balluerka, gaur, kargua hartzen.
Balluerka, gaur, kargua hartzen. Juanan Ruiz, Argazki Press

2017-01-12 / Jon Rejado

Nekane Balluerka EHUko errektorea da, Ajuria Enean karguaz jabetu ondoren. Ekitaldian, goi mailako hezkuntzan inbertsioa egiteak duen garrantzia goratu du: "Etorkizunerako inbertsioa da, baita apustu estrategikoa ere". Horretarako, etorkizunean herri gisa lehiatu ahal izateko, unibertsitate publiko sendoa eskatu du; horretarako, "autonomia, konfiantza eta babesa" eskatu dio Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari.

Lau urteko agintaldia hasi du Balluerkak, eta, epe horretan, hiru ildo nagusitan sakontzeko asmoa azaldu du: internazionalizazioa, enpresa eta lan munduko eragileekin elkarlana, eta ikerketa sustatzea. Aurreko urtetan EHUk ardatz horietan egindako lana eskertu du, baita sakontzen jarraitzeko asmoa agertu ere. Horren helburua ikasleei "balio handiko" formakuntza eskaintzea da, lanerako gaitasuna handitu, eta erronkei aurre egiteko prestat egon daitezen.

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak errektoreak xehatutako ardatzei espezializazioa gaineratu zien, "bikaintasuna" lortzeko bidean. "Konpromisoaren, zorroztasunaren eta elkarlanaren garaia da, bai hezkuntzan, baita politika zientifikoan ere".

Balluerka eta Urkulluz gain, hainbat erakundetako ordezkariak izan dira Ajuria Enean: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria, Deustuko Unibertsitateko errektore Jose Maria Guibert, Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa, baita Iñaki Goirizelaia ere, EHUko errektore ohia.

 

Publizitatea

Sortu kontua
Jon Rejado

Publizitatea