Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Mundua Homsi bederatzi urteko inhabilitazioa jartzeko eskatu du Fiskaltzak

Publizitatea

Mundua

Kataluniako prozesu subiranista

Homsi bederatzi urteko inhabilitazioa jartzeko eskatu du Fiskaltzak

Kataluniako Presidentetza aholkulari ohiari egotzi dizkio desobedientzia eta prebarikazioa. Rajoyk ez du deklaratuko Masen aurkako epaiketan.
Homs, artxiboko irudi batean. /
Homs, artxiboko irudi batean. / Andreu Dalmau, Efe

2017-01-12 / Ander Perez Zala

Francesc Homs Kataluniako Presidentzia kontseilari ohiari bederatzi urteko inhabilitazioa jartzea nahi du Espainiako Fiskaltzak. Epaiketa egin edo ez erabakitzeko txostenak igortzen ari dira aldeak Espainiako Auzitegi Gorenari, eta Fiskaltzak argi esan dio bere iritzia: epaiketa egin behar zaio, eta zigortu egin behar da.

Auzitegi Konstituzionalaren agindua ez betetzea eta prebarikazioa egitea egozten dio Fiskaltzak Homsi, azaroaren 9ko herri galdeketagatik. Bere ustez frogatuta dago delitua, eta beraz, Homsi inhabilitazioa jartzeko eskatu du.

Espainiako Kongresuan diputatua da Homs. Hargatik, bera epaitzeko bidea ireki zuen Kongresuak, bozketan. Bestela ezin zuten epaitu.

Legebiltzarreko mahaia auzitara bidean

Espainiako Auzitegiek eginahalean jarraitzen dute Kataluniako prozesu subiranista oztopatu asmoz. Hala, gaur, Legebiltzarreko Mahai osoa auzitara eramateko prodezura abiatzeko eskatu dio Fiskaltzak Auzitegi Konstituzionalari. 2017an erreferenduma egiteko egitasmoaren harira dator. Bide orria onartu zuen legebiltzarrak, eta Konstituzionalak hura atzera bota zuen. Hala ere, bide orriarekin aurrera jarraitzeko asmoa adierazi zuen Generalitateak.

Orduan, jakinaren gainean jarri zituen auzitegiak: Auzitegi Konstituzionalak indarrean jar dezake bide penala, edozein ekinbide "geldiarazten edo galarazten" ez duen kargudun politiko oro inhabilitatzeko. Eta horretarako bidea ireki du gaur Fiskaltzak, kereila jarri aurreko pausoa emanda.

 

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea