Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Ekonomia Montorok ez du presarik

Publizitatea

Ekonomia

Finantza publikoak

Montorok ez du presarik

Mikel Aranburu Ogasun kontseilariak Parlamentuan azaldu du apirilaz geroztik Madrilgo gobernuak ez duela borondaterik erakutsi negoziazioak aurreratzeko.
Mikel Aranburu Ogasun kontseilaria gaur Parlamentuko batzordean
Mikel Aranburu Ogasun kontseilaria gaur Parlamentuko batzordean IƱigo Uriz / Argazki Press

2017-01-12 / Joxerra Senar

Zortzi hilabetez negoziazioa blokeatuta egon da. Mikel Aranburu Ogasun kontseilariak gaur aurreratu duenez, hala Espainiako nola Nafarroako gobernuek hitzartu zuten apirilean azpibatzorde bat sortzea 2015etik 2019an foru erkidegoak estatuari ordaindu beharreko ekarpenaren negoziazioak aurreratzeko. "Azpibatzorde hori ere ez da sortu nahiz eta behin eta berriz eskatu. Estatuak ez ditu bere ordezkariak izendatu ere egin".

Abenduaren hondarrean iragarri zuen Nafarroak 2016ean estatuak eskatu baino 93 milioi euro gutxiago ordaindu dituela. Horregatik, gaur agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuan azalpenak emateko asmoz. Gatazka horren atzean dago aurreko bi urteetan ordaindu beharreko behin betiko ekarpenaren kopurua ez dela adostu, eta negoziazioak ez direla ezta hasi ere egin.

Aranburuk aipatu duenez, 2015ean bi aldeek hitzartu zuten 2010etik 2014ako epean sortutako gatazkak itxi behar zituztela hurrengo bost urtetako ekarpena negoziatzen hasi aurretik. Hala ere, behin hori amaituta, erabaki zuten negoziazioa teknikoak aurreratzeko asmoz apirilaren 22an azpibatzorde bat sortzea. Azpibatzorde horrek egindako lana ondoren negoziazioa bere gain hartuko zuen batzordera pasako zen.

Haatik, azpibatzorde hori ez da osatu ere egin, estatuko ordezkariak ez duelako ordezkaririk izendatu. "Hala ere, Ogasunak aurrera egin du negoziazioen lanketan". Irailean jakinarazi zuen txosten bat landu duela, eta haren arabera, 2015eko ekarpen likidoa 341 eta 494 milioi euro artekoa izan behar lukeela, urte hartan ordaindutakoa baino 100 milioi edo 250 milioi euro gehiago alegia.

Negoziazioak hasi gabe, estatuak 2016ean 613 milioi euro pagatzea erreklamatzen zuen. Aranburuk aipatu du bai pertsonalki bai telefonoz hainbat aldiz azaldu diela Montorok izendatutako taldeari egoera kaltegarria dela Nafarroarentzat. "Azalgu genien egoera. Ez zeuden ados gure irakurketarekin", azaldu du Aranburuk. Desadotasun horren arabera, Itun Ekonomikoaren 63.2 artikulua aplikatu eta 520 miioi ordaindu ziren, estatuak eskatu baino 93 milioi euro gutxiago.

Aranburuk azaldu du Espainiako Ogasun Ministeriok aldez aurretik bazuela horren berri, eta argi utzi du, 613 milioi edo 520 milioi, bi kopuruak "behin behinekoak" direla. "Bi aldeek borondatea dugu negoziazioari berrekiteko, behin betiko ekarpenera iristeko eta doitzeko kopuru guztiak", zehaztu du.

Publizitatea

Sortu kontua
Joxerra Senar

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak