Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Etxerat: "Harrituta geratu dira parlamentariak gaixo diren presoen egoerarekin"

Publizitatea

Gizartea

Euskal presoak

Etxerat: "Harrituta geratu dira parlamentariak gaixo diren presoen egoerarekin"

Europako Parlamentuan izan dira gaitz larriak dituzte presoen senideak. Madrili eta Parisi presio egiteko konpromisoak eskatu dizkiete taldeei.
Etxerat-eko ordezkariak, gaur, Europako Parlametuan.

2017-01-12 / Hodei Iruretagoiena

Agenda betea izan dute gaur gaitz larriak dituzten presoen senideek eta Etxerat elkarteko ordezkariek Europako Parlamentuan. EFA Europako Aliantza Librea taldeko François Alfonsirekin, PDECAT Kataluniako Alderdi Demokrata Europarreko Ramon Tremosarekin, Irlandako Sinn Feineko Martina Andersonekin bildu dira, besteak beste. Flandriako Parlamentuan ere izan dira hainbat ordezkari, N-VA Flrandriako Aliantza Libreko kideekin. Gainera, agerraldi bat ere egin dute Europako Parlamentuan, GUE/NGL taldeko parlamentariekin batera.

Goizean, agerraldia egin dute Etxerat-eko ordezkariek EH Bilduko parlamentari Josu Juaristirekin batera. Juaristik azaldu duenez, Espainiako eta Frantziako gobernuak "ez dira maila ematen ari, Europako estandarrak ezarri gabe jarraitzen baitute". Etxerat-eko bozeramaile Urtzi Errazkinek salatu du Espainiako eta Frantziako legediak ere ez dituztela betetzen François Hollanden eta Mariano Rajoyren gobernuek: "Elegearen arabera, kalean behar luekete".

Bi urteko bidearen segida

EPPK-ko presoen kopuruak azken urteetan behera egin arren, gaixo direnen egoerak okerrera egin duela azaldu diete presoen senideek, besteak beste, Espainiak eta Frantziak ezarritako "salbuespen" legediengatik. Duela bi urte hasi ziren harremanetan Etxerat-eko kideak hainbat europarlamentarirekin, eta orain arteko bidea nolakoa izan den kontatzeaz gain, orain lehentasuna gaitz larriak dituzten presoengan jarri nahi dutela adierazi diete guztiei. Atzo, Friendship taldearekin bildu ziren.

Publizitatea

Sortu kontua
Hodei Iruretagoiena

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak