Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Mundua 'Trump eredua', Etxe Zurirantz

Publizitatea

Mundua

Trantsizio politikoa AEBetan

'Trump eredua', Etxe Zurirantz

AEBetako presidente hautatua negozioetatik «bakartuko» dute agintaldiak iraun bitartean, indar guztiak ekonomian jartzeko: "Jainkoak inoiz sortu duen lanpostu sortzailerik handiena izango naiz".
Trump, gaurko prentsaurrekoan. /
Trump, gaurko prentsaurrekoan. / JUSTIN LANE, Efe

2017-01-12 / Adrian Garcia

Trumpek prentsan argitaratutako informazioak alde batera utzi ditu, eta haren bozeramaile Sean Spencerrek gezurtatu ditu zerbitzu sekretuen txostenak prentsaurrekoa hasi aurretik. "Albiste faltsuak dira. Ez daude baieztatuak. Ez dituzte zerbitzu sekretuek egin". Lanpostuen sorreran jarri du indarra AEBetako hurrengo presidenteak. "Hauteskundeetatik ez dut atsedenik hartu, eta gauzak lortu ditugu dagoeneko", esan du, Mexikon inbertitu nahi duten autogintza konpainiei erreferentzia eginez.

Beste industriekin era berberean jokatu nahi du. "Farmazia industriak AEBetan saltzen du, baina oso gutxi ekoitzi. Aladatu beharra dago". Lanpostuak sortzea izango da haren zeregin nagusia hurrengo lau urteetan. Haren arabera, hauteskundeak irabazi zituen "mugimendu bat" sortu zuelako. "Ederra izan zen estatu bat bestearen atzetik eskuratzen ikustea. Lanpostuekin eta segurtasunarekin eskertuko ditut herritarrak".

Trumpen aurkako salaketak aregotu egin dira egunotan. Zerbitzu sekretuek Errusiak hauteskundeetan esku hartu zuela salatu zuten hasieran, zibererasoen bidez. Orain, AEBetako hainbat hedabidek —CNN telebistak eta New York Times eta Washington Post egunkariek— argitaratu dute zerbitzu sekretuen beste txosten bat. Informazio horren arabera, Errusiako Gobernuak Trumpi xantaia egiteko "informazio delikatua" bildu du azken urteetan. Informazio agentziek ez dute frogarik aurkeztu txostenean, baina "arriskutsutzat" jo dute, eta Barack Obama presidentea, Trump presidente hautatua eta Kongresuko buruzagiak jakinaren gainean jarri ditu.

Txosten horrek dioenez, Vladimir Putin Errusiako presidentearen gobernuak Trump zelatatu du Moskura egindako bisitetan, oraindik helburu politikorik ez duenean. Zerbitzu sekretuek uste dute 2013ko bisita batean hotel batean ezkutuan grabatutako sexu eszenak izan ditzakeela Moskuk. Horrez gainera, txostenak iradoki du Errusiako agintariek negozio milioidunak eskaini zizkiotela Trumpi, etorkizunean harengan eragina izan ahal izateko.

 

Publizitatea

Sortu kontua
Adrian Garcia

Informazio osagarria

Publizitatea