Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Ahul zegoena gaixotu egin da

Publizitatea

Gizartea

Osakidetza

Ahul zegoena gaixotu egin da

Anbulatorioetan oporrak ordezkatu ez izanak eta oheak ixteak baliabiderik gabe utzi ditu ospitaleak gripeari aurre egiteko. Hala ere, "egiturazko arazoa" dela esan dute langileek.

2017-01-12 / Ibai Maruri Bilbao

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak esan du gripeari aurre egiteko 417 ohe ireki eta 230 profesional kontratatu dituela. Langileen iritziz, berandu hartu dira neurriak, larrialdietako langileek ezinean dabiltzala salatu dutenean. Astelehen eta astearte bitartean hartu ditu neurri horiek Osakidetzak.

Gaur egoera "normalago" dagoela azaldu dute langileek. Baina gogoan dituzte azken bi egunetan igarotakoak: gurpildun aulkiak falta, ohetxoak korridoreetan eta eri asko boxetan bi egunez logela bat noiz hustuko zain. Anbulantziak ere lanari neurria hartu ezinik ibili dira. Izan ere, gripe kasuak hirukoiztu egin ziren joan den astean, oraindik Gabonetan kendutako baliabideak euren onera itzuli gabe zeudela.

Gabonek ospitaleetan oheak ixtea eragin dute. Eta osasun zentroetan familia mediku gehienak oporretan egon dira. Hala, gripea hartu duten gehienek ezin izan dute lehen arreta zerbitzura jo, eta ospitalera joan beste irtenbiderik ez dute izan.

Gripeak eragin du oraingoan kaosa, baina Basurtuko langileek esan dute urte osoan ibiltzen direla larri, bajak ez dizkietelako kubritzen, seigarren egunera arte.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak