Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kultura Goya sarietarako hamar izendapen bazituen ere bakarra eskuratu du 'Obaba'-k

Publizitatea

Kultura

Goya sariak

Goya sarietarako hamar izendapen bazituen ere bakarra eskuratu du 'Obaba'-k

Bart gauean izan zen Espainiako Goya sarien ekitaldia eta Mortxo Armendarizen Obaba filmak hamar izendapen bazituen ere sari bakarra eskuratu du. Bernardo Atxagaren eleberrian oinarritutako filmak soinurik onenaren saria bakarrik eskuratu du. Bestalde, Asier Altuna eta Telmo Esnal ere esku hutsik geratu dira. Aupa Etxebeste! filmean egindako lanagatik zuzendari berri onenaren sarirako izendatu zituzten.

2006-01-30 / Berria

Hr izendapen izan arren bakarra eskuratu du Montxo Armendarizen Obaba filmak eta gainera, zituen izendapenen artean xumeenetako saritu dute; soinurik onena. Beste bederatzi izendapen zituen filmak, horien artean sari nagusiak zeuden irabazteko hautagaietako bat zen. Azkenean, baina, Isabel Coixeten =La vida secreta de las palabras=i izan da garaile nagusia. Coixeten filmak bost izendapen zituen eta lau bereganatu ditu: film onenaren saria eta zuzendari onenarena, bestek beste.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak