Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Ibon Iparragirre askatzeko eskatu dute Ondarroan

Publizitatea

Politika

Euskal presoak

Ibon Iparragirre askatzeko eskatu dute Ondarroan

Joan zen astean presoa jipoitu egin zutela jakin ostean, berehala askatu behar dela ohartarazi dute bere jaioterrian. Iparragirrek hiesa du, eta espetxeko baldintzek okerrera daramatela salatu dute.

2017-02-12 / Berria

Jende ugari elkartu da gaur Ondarroan Ibon Iparragirre presoa aske uzteko exijitzeko. Manifestazioa egin dute eguerdian, presoa beste hiru preso sozialek jipoitu egin zutela jakin ostean.

Erasoaren berri joan den asteburuan jakin zuten haren gertukoek, Alcala Mecoko espetxera hura bisitatzera joan zirenean. Iparragirrek berak azaldu zienez, hiru preso sartu zitzaizkion ziegara, eta, bik heltzen zioten bitartean, besteak jo egin zuen. Kolpeen ondorioz, hortz protesia apurtu zioten. Horretaz gain, hainbat objektu lapurtu zizkiotela ere salatu du ondarroarrak, besteak beste, deiak egiteko txartela.

Iparra Galdu Baik plataformak presoa berehala askatzeko eskatu du beste behin. Izan ere, hark hiesa eduki arren, epaileek behin eta berriz ukatu diote askatasuna. Izan ere, moduluz aldatu duten arren, hori ez dela nahikoa argudiatu dute, espetxeko baldintzek nabarmen bultzatzen dutela Iparragirreren okertzea.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea