Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Gurasotasun baimena emango die Jaurlaritzak haurdunaldi subrogatuaren bidezko gurasoei

Publizitatea

Gizartea

GIZARTEA

Gurasotasun baimena emango die Jaurlaritzak haurdunaldi subrogatuaren bidezko gurasoei

Neurriak Jaurlaritzako Administrazio Orokorreko langileei baino ez die eragingo. Erkoreka: "Lan egingo dugu neurria Sektore Publiko osora zabaltzeko".
Bikote bat, haurrarekin paseatzen, Donostian.
Bikote bat, haurrarekin paseatzen, Donostian. Andoni Canellada / Argazki Press

2017-02-14 / Berria

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gobernu kontseilu osteko prentsaurrekoan eman ditu neurriari buruzko azalpenak. Adierazi duenez, haurdunaldi subrogatuaren bidez guraso diren gizon-emakumeei laguntza ematea eta "familia eredu berriak normaltzea" da helburua.

Gainerako haurdunaldi eta adopzio kasuetan ematen duen baimen bera emango die, beraz: hemezortzi asteko baimena haurra jaiotzean, eta lan jarduna ordubetez murrizteko aukera lehen urtean. Berdintasunean aurrerapausoak eman nahi ditu Jaurlaritzak, Erkorekaren hitzetan: hark emandako datuen arabera, gurasotasun baimenen %96 amek eskatzen dituzte, nahiz eta aitak zein amak har ditzaketen baimenok.

Erkorekak azaldu du Jaurlaritzak ez duela sartu nahi haurdunaldi subrogatuaren eztabaidaren funtsean: "Jada existitzen den errealitate batera egokitu nahi ditugu ordaindutako baimenak". Hala ere, esan du, haurdunaldi subrogatua arautzekotan, "ahalik eta adostasun zabalenarekin" egin beharko dutela. Horretarako, beharrezkotzat jo du eztabaida "zabal eta serioa" egitea.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak