Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Kartzela espetxearen barruan

Publizitatea

Politika

Emakume presoak

Kartzela espetxearen barruan

Bullerak taldeak espetxe sistemari buruzko jardunaldiak eginen ditu Iruñean, hilaren 23tik 25era, erakunde hori emakumeen, lesbianen eta transexualen ikuspuntutik jorratzeko. Nabarmendu dute kartzelak bereziki zigortzen dituela, heteropatriarkatuaren arauak hausten dituztelako.

2017-02-17 / Edurne Elizondo

Euskal Herriko Bilgune Feministak elkartasuna espetxeko atariraino eramanez ospatu du bere 15. urteurrena. Martxa egin zuten 300 inguru emakumek, asteburuan, Valladolideko (Espainia) kartzelan preso direnei babesa helarazteko. Han izan ziren Bullerak taldeko kideak ere. "Sekulakoa izan zen; bozgorailu handiak genituen, eta presoek aukera izan zuten ekitaldi osoa entzuteko". Elkartasuna, ziegaraino.

Bullerak taldeak ere kartzela izanen du hizpide datorren astean, Emakumeak, bollerak, transak eta espetxea izenburuko jardunaldietan, hain zuzen ere. Hilaren 23tik 25era eginen dituzte, Iruñeko Txoko Feministan. Valladoliden bezala, preso guztiak eta espetxe sistema bera jarri nahi dituzte antolatzaileek eztabaidaren erdigunean.

"Euskal gatazkaren harira, askotan hitz egin da preso politikoei buruz, eta azkenaldian, gainera, emakume presoen inguruko hainbat jardunaldi ere egin dituzte. Konturatu ginen, ordea, irakurketa horietatik kanpo gelditzen zirela heteroarauaren barnean ez diren bestelako subjektuak, bollerak eta transexualak", azaldu dute Bullerak taldeko kideek. Horregatik, oraindik ere ezkutuan gelditzen den errealitate ikusezin hori azaleratzen saiatuko dira jardunaldien bidez. Espetxea barrutik ezagutu dutenek eta erakunde hori aztertu dutenek hartuko dute hitza.

Erreportajea osorik Nafarroako Hitza-n.

Publizitatea

Sortu kontua
Edurne Elizondo

Publizitatea