Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Bi urteko zigor eskaerei eutsi diete 'Kutxabank auziko' azken saioan

Publizitatea

Politika

'Kutxabank auzia'

Bi urteko zigor eskaerei eutsi diete 'Kutxabank auziko' azken saioan

Herri akusazioak zigor eskaera alternatiboak ere proposatu ditu. Auzia epaiaren zain gelditu da.
Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren ordezkari ohia.
Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren ordezkari ohia. Aritz Loiola, Argazi Press

2017-02-18 / Gotzon Hermosilla

Gaur amaituko da Kutxabank auziaren inguruko epaiketa, eta epaiaren zain geratuko dira hiru akusatuak, Kutxabankeko presidente izandako Mario Fernandez, Espainiako Gobernuaren ordezkari ohi Mikel Cabieces eta Rafael Alkorta abokatua. Akusazioek bi eta hiru urte arteko espetxe zigorrak eskatu dituzte, dirua "bidegabe" erabiltzeagatik. Izan ere, fiskaltzaren arabera, badaude "nahikoa zantzu" hiru auzipetuak zigortzeko, eta ez, ordea, Cabiecesek egindako lanaren "froga argirik". Horiek hala, fiskalak nabarmendu du "era batera edo bestera" galtzen atera zela Kutxabank.

Akusazio partikularrak bat egin du fiskaltzaren ondorioekin, eta hiru urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatu ditu Cabieces eta Alkortarentzat, eta bi urte eta hiru hilabetekoa Fernandezentzat.

Defentsako abokatuak, berriz, absoluzioa eskatu du hirurentzat, argudiatuta Cabiecesi ordaindutako diru kopuruak benetan egindako lanei zegozkiela. Hala ere, kontraesanak izan dira hiru auzipetuen artean. Izan ere, Fernandezek adierazi zuen arlo politikotik egindako eskaera baten bidez hasi zela Cabieces beharrean. Kutxabankeko presidentetza utzi ostean, eta, auziaren inguruko ikerketak hasi zirenean, Fernandezek bere patrikatik ordaindu zuen auziak Kutxabanki ustez egindako kaltea: 243.000 euro.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak