Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kultura Bryan Ferry, Donostiako jazzaldiko izarretako bat

Publizitatea

Kultura

Heineken jazzaldia

Bryan Ferry, Donostiako jazzaldiko izarretako bat

Uztailaren 20tik 25era egingo da Donostian Heineken Jazzaldia. Etorriko direnen artean daude Herbie Hancock, Kamasi Washington eta The Pretenders.
Bryan Ferry musikaria, artxiboko argazki batean.
Bryan Ferry musikaria, artxiboko argazki batean. Paul Bergen, EFE

2017-02-17 / Berria

Donostiako 52. jazzaldirako sarrerak datorren ostegunean, hilaren 23an, jarriko dituzte salgai. Festibalerako oraindik bost hilabete falta diren arren —uztailaren 20tik 25era izango da—, esan daiteke ia % 100ean dagoela osatua programazioa. Etorriko direnen artean daude Herbie Hancock, Kamasi Washington, Bryan Ferry, The Pretenders, Wayne Shorter edota Abdullah Ibrahim-Hugh Masekela.

Trinitatea da Donostiako Jazzaldiaren arima, jaialdiaren termometroa neurri batean, eta aurten ere, joerari eutsita, jazz arriskatuagoa eta herrikoiagoa uztartuko ditu. 22an irekiko ditu ateak plazak, Charles Lloyd New Quartetek eta John Medeski’s Mad Skilleten kontzertuarekin. Horretaz gain, ordea, kontzertu ugari izango dira bbai Kursaalean, Victoria Eugenian edota San Telmo museoan ere.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea