Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Mundua Espainiako Koroa, absolbitua

Publizitatea

Mundua

'Noos auzia'

Espainiako Koroa, absolbitua

Cristina Borboikoak ez zuela bere senar Urdangarinen trikimailuen berri ondorioztatu du auzitegiak; 265.088 euroko isuna jarri dio. Urdangarini, berriz, sei urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra.
Cristina Borboikoa eta Iñaki Urdangarin, artxiboko argazki batean.
Cristina Borboikoa eta Iñaki Urdangarin, artxiboko argazki batean. Cati Cladera, EFE

Hamaika urteren ostean heldu da Noos auziko epaia. Lehendik ere nahiko argi zegoena berretsi du erabakiak, hau da, Cristina Borboikoak ez duela kartzelara joan beharko —265.088 euroko isuna soilik ezarri diote—. Bai, ordea, haren senar Iñaki Urdangarinek; izan ere, sei urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote.

Urdangarinen kide Diego Torresi zortzi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra jarri diote, eta Jaume Matas Balearretako presidente ohiari, hiru urte eta zortzi hilabetekoa. Urdangarin prebarikazioagatik, iruzurragatik, eragin trafikoagatik eta Ogasun Publikoaren kontrako bi delitugatik kondenatu dute.

Sei urte baino gehiagoko kartzela zigorra izanik, espetxera joan beharko luke, baina azken erabakia auzitegiak aztertu beharko du. Iheserako arriskua badago, espetxera berehala joan beharko dute. Ez badago arriskurik, litekeena da helegiteak aztertu arte atzeratzea balizko espetxeratzea. Zortzi hilabete eman dituzte epaileek erabakia hartzen.

Bide luzea

2006ko otsailaren 17an, komunikabideek zabaldu zutenaren arabera, PSOEko diputatu batek, Antonio Dieguezek, "baliabide publikoen erabilera oso txarra" salatu zuen. Balearretako Gobernuak Noos institutuari ordaindutako 1,2 milioi euroei buruz ari zen Dieguez. Noosen arduraduna zen Urdangarin, eta Illes Balears Forum turismo eta kirol foroa antolatzeko erabili beharreko dirua zen. Foroak bi egun iraun zuen. "Ekitaldiaren antolaketaren kostua orduko 75.000 euro da", azaldu zuen Dieguezek.

Eskandalua handik bost urtera azaleratu zen. 2011ko irailean, komunikabideek kaleratu zuten Jose Castro epailea eta Pedro Horrach fiskalak dokumentazio bat jaso zutela Palma Arena belodromoari buruz, non bi fororen adjudikazio irregularra azaltzen zen. Ordurako inputatua zegoen Diego Torres, Urdangarinen bazkidea. Urte hartako azaroan Nooseko bulegoak miatu zituzten.

Torresek sortu zuen Noos institutua, 1991n, baina 2003an jarri zuten martxan, Urdangarin sartu zenean. Torresen ikaslea izan zen Urdangarin. Palmako dukea zen orduan Urdangarin, eta Espainiako errege-erreginen etxeaz baliatu zen erakunde publiko eta pribatuen kontratuak eskuratzeko. Volkswagen, Telefonica, BBVA eta Repsolekin lortu zituen kontratuak, eta Balearretako eta Valentziako gobernuekin, besteak beste.

Irabazi asmorik gabeko institutu gisara aurkezten zuten erakundea; Noosen esku orrian Cristina Borboikoaren eta infanten idazkari Carlos Garcia Revenga agertzen ziren zuzendaritzako kide gisa, eta idazkariak Erregearen Etxeko aholkulari izendapena zuen.

Hiru urtean 17 milioi euro fakturatu zituen institutuak, eta horietatik sei milioi administrazio publikoetatik atera zituzten. Horretaz gain, institutuak ematen zituen aholkularitza zerbitzuak ez zetozen bat horregatik jasotzen zuten dirutzarekin, baina inork ez zuen azalpenik eskatu.

Hori gutxi ez, eta Urdangarinek eta Torresek, enpresen trama bat antolatu zuten. Horiek Noosi egindako zerbitzu faltsuak fakturatzen zituzten, institutua husteko, eta irabaziak familiarteko sozietateetan banatzeko. Ondoren, irabaziak Beliceko paradisu fiskalera desbideratu zituzten, De Goes Center for Stakeholder eta Blossom Hill Assetsen bidez.

Publizitatea

Sortu kontua
Amagoia Mujika Tolaretxipi

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak