Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Aske geratu da Jean Pierre Harokarene, baina Espainiatik kanpo

Publizitatea

Politika

Euskal presoak

Aske geratu da Jean Pierre Harokarene, baina Espainiatik kanpo

Hamar urtez Espainiako Estatuan sartzeko debekua eskatu dute haren aurka. Eskaera martxoaren 10ean aztertuko dute.

2017-02-17 / Berria

Faisan auziarekin lotuta espetxean jarraitzen zuen azken presoa zen Jean Pierre Harokarene, Parisen jaioa. Gaur 08:30ean atera da Soriako espetxetik, eta handik zuzenean Pausura eraman dute, Behobiako mugara. Izan ere, Espainiako Estatuan sartzeko debekua eskatua dute haren aurka, eta hari buruzko erabakia martxoaren 10ean hartuko dute auzitegiek.

Frantzian jaioa izanik, hango paperak ditu Harokarenek, nahiz eta ama Hego Euskal Herrikoa izan. Ordea, Irunen bizi eta lan egin izan dute urte luzez. Orain, haren gertukoak hasiak dira harentzat Espainiako Estatuko agiriak tramitatzen.

Gaur, batzar informatiboa egingo dute 20:00etan, Irungo Mosku plazan, eta bihar mobilizazioa egingo dute, 19:00etan, San Juan plazatik abiatuta.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak