Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Militar talde batek Barkosi eginiko irainak salatu ditu Geroa Baik

Publizitatea

Politika

POLITIKA

Militar talde batek Barkosi eginiko irainak salatu ditu Geroa Baik

Eskuin muturreko biktimak eta Poliziaren indarkeriarenak omenduko ditu bihar Nafarroako Gobernuak. Horren harira, militarrek "puta" esan diote gobernuburuari hainbat mezutan.
Uxue Barkos, Nafarroako Parlamentuan.
Uxue Barkos, Nafarroako Parlamentuan. Idoia Zabaleta / Argazki Press

2017-02-18 / Berria

Hainbat sektoreren haserrea eragin du Nafarroako Gobernuak larunbatean eskuin muturraren eta Poliziaren biktimei egingo dien omenaldiak. Besteak beste, Dignidad y Justicia elkarteak eta Espainiako Poliziaren sindikatuak ekitaldia debekatzeko eskatu zuten, baina Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak baimena eman dio.

Zenbait militarri ere ez zaie gustatu omenaldia. Diario de Noticias egunkariak argitaratu duenez, pentsaera frankistako militar ugarik mezuak bidali dizkiote elkarri, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariaren aurka irainak idatziz: "Ez du irtenbiderik, puta dena puta da bizi osoan, eta honek txikitatik ikasi zuen ofizioa". Mezu horren igorleak Francisco Franco diktadorearen argazkia du horma irudi gisa Facebook sare sozialean.

Geroa Baik gaitzetsi egin ditu irainok, eta elkartasuna adierazi dio Barkosi. "Tamalgarritzat" jo du "soilik justizia, memoria eta erreparazioa bilatzen duen ekitaldi batek horrenbesteko kontrakotasuna sortzea". Gainera, kezka azaldu du Espainiako armadan "mentalitate horretako pertsonak" daudelako.

Alderdiak adierazpen instituzional bat aurkeztuko du astelehenean Nafarroako Parlamentuan, militar horien arbuioa eskatzeko eta Barkosi babesa adierazteko.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea