Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Lasarteko Landaberriko irakasleek erraustegiagatik duten kezka adierazi dute Jaurlaritzaren aurrean

Publizitatea

Gizartea

Errauste planta

Lasarteko Landaberriko irakasleek erraustegiagatik duten kezka adierazi dute Jaurlaritzaren aurrean

Hezkuntza Sailari duela hilabete batzuk eskatu zioten erantzun bat Zubietako errauste plantak euren eta ikasleen osasunean izan dezakeen eraginaz, eta oraindik ez dute jaso. Horregatik, agerraldi bat egin dute Donostian, Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.

2017-02-17 / Berria

Lasarte-Oriako Garaikoetxea-Landaberri ikastolako irakasle talde batek idatzi bat igorri dio Gema Gonzalez de Txabarri Hezkuntza ordezkariari, Zubietako erraustegia euren instalazioetatik 500 metrora dagoela-eta sentitzen duten "ezinegona" adierazteko.

Iazko maiatzean, ikastetxeko organo gorenak eskutitz bat igorri zion Jaurlaritzari, eta erantzunik gabe jarraitzen dutela adierazi dute. "Nork ziurtatzen du gure haur ikasleen osasuna ez dela kalteturik izango hemendik ez oso epe luzera?", galdetu dute. Izan ere, erraustegian erraustuko diren hondakinetatik dioxina eta bestelako mikropartikula irazgaitzek gizakien osasunari kalte egin diezaioketela diote hainbat txostenek, irakasleek gogoratu dutenez, besteak beste, Madrilgo Carlos III institutuak egindakoak. Agintariek esaten dutenaren kontrakoa esaten ari dira medikuak eta zientzilariak, irakasleek gogoratu dutenez, eta horri erantzuteko eskatu diote Jaurlaritzari. "Erantzun argirik jaso ezean, publikoki adierazten jarraituko dugu gure kezka", gaineratu dute.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak